Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duen 229/2021 Dekretuaren aldaketak

Aldaketa tekniko jakin batzuk sartu dira, batez ere, uraren kanonaren erregulaziotik eratorritako betebeharrak betetzeko administrazio-karga sinplifikatu eta murrizteko.

j

Apirilaren 24ko 81 zenbakiko EHAAn argitaratu da 2024ko apirilaren 16ko Ebazpena, Zerga Administrazioko zuzendariarena, Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 2ko 229/2021 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena. Alegazioak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 24an amaituko da.

Aldaketa horiek salbuespenekin eta hobariekin zerikusia duten gaiei eragiten diete, bai eta salbuespen eta hobarien eraginkortasunari ere.

Eta, azkenik, kanon horren ondorioetarako subjektu pasibo zergaduntzat hartuko direnak ezartzen dira.