Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan 2024ko martxoaren 31ra arte

Martxora arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %12,2 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %10,9 hazi direlako, eta itzulketak %1,5. Zuzeneko zergak %15,5 handitu dira eta zeharkako zergak %6,9.

d

Martxora arte izandako bilakaera positiboa, funtsean, lan etekinen atxikipenengatik diru-sarrerak hazi izanak azaltzen du. Era berean, honako kontzeptu hauetako diru sarreren igoera aipatu behar da: BEZa eta kapital higikorraren etekinen atxikipenak.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa martxoa (PDF).