Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan martxoaren 31ra arte

Martxora arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa likido metatua %3,8 murriztu da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %6,0 jaitsi direlako, eta itzulketak %19,5 jaitsi direlako. Zuzeneko zergak %2,5 jaitsi dira eta zeharkako zergak %6,7.

Martxora arteko bilakaera negatiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako jaitsierak: BEZa, ondare irabazien atxikipenak eta zerga bereziak. Bestalde, martxora arteko zerga bilketan eragin positiboa izan dutenen artean aipatu behar dira BEZaren itzulketak gutxitu direla eta lan atxikipenen sarrerak handitu direla.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa martxoa (PDF)