Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan uztailaren 31ra arte

Uztailera arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %0,2 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %3,0 hazi direlako eta itzulketak %11,3. Zuzeneko zergak %2,0 jaitsi dira, zeharkako zergak %0,1 handitu dira eta Estatuarekiko doiketak %13,0 handitu dira.

Uztailera arteko bilakaera esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: lan etekinen atxikipenak, BEZaren Estatuarekiko doikuntzak, zerga bereziak eta BEZa. Bestalde, uztailera arteko zerga-bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar dira BEZaren itzulketak handitu direla, PFEZaren kuota diferentzialaren itzulketak handitu direla, ondare irabazien atxikipenen sarrerak gutxitu direla, sozietateen gaineko zergaren kuota diferentzialaren sarrerak gutxitu direla eta ondarearen gaineko zergaren sarrerak gutxitu direla

Informazio gehiago: Zerga-bilketa uztaila (PDF)