Zerga xedapen berriak

Zerga arloko xedapen berriak onetsi dira: Carry Back-a eskatzeko eredua PFEZean, sozietate Kanpaina (200 eta 220 ereduak) eta zenbait eperen etendura.

img

 

  • 241/2020 Foru agindua, maiatzaren 27koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan «jarduera ekonomikoetan izandako galerak konpentsatzeagatik aplikatzen den kenkaria» eskatzeko CBK eredua onetsi eta hura aurkezteko era eta epea ezartzen dituena.

Jarduera profesional edo enpresarialak egiten dituzten pertsonek fisikoek 2019ko PFEZan aplika dezaketen neurria da. 2020ko zergaldian jarduera ekonomikoengatik espero diren etekin negatiboak 2019an lortutako etekin positiboekin konpentsatzeko aukera ematen du.

      241/2020 Foru agindua

    PFEZ - Kenkaria jarduera ekonomikoetan izandako galerak konpentsatzeagatik (Carry Back)

 

  • 242/2020 Foru agindua, maiatzaren 27koa, zeinaren bidez onartzen baitira 2019an hasitako zergaldietarako, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrei eta, atzerrian eratuak izanik eta Gipuzkoan presentzia edukita, errentak esleitzeko araubidean dauden entitateei dagokiena) autolikidatzeko erabiliko diren 200, 220, 20G eta 22G ereduak eta horiek aurkeztu eta ordaintzeko modua, epea eta tokia.

Sozietate kanpainako epe orokorrak arautzen dira. Horrez gain, aparteko neurri gisa ezartzen da kolektibo jakin batek epe berezi bat izango duela zergaren autolikidazioa aurkezteko eta, kasua bada, ordainketa egiteko.

Aparteko neurri horri buruzko ohiko galderak biltzen dituen dokumentua argitaratu da.

     242/2020  Foru agindua

      Ohiko galderak

 

  • 243/2020 Foru Agindua, maiatzaren 27koa, zeinaren bidez Covid-19aren ondorioz eteten baitira baldintzak betetzearekin nahiz pizgarri fiskalak edo zergadunari onuragarri zaizkion araubideak gozatzearekin edo kontsolidatzearekin lotutako epeak, edo antzeko beste batzuk.

Neurri horrek aurreikusten du zerga araudian ezarritako dauden epe eta baldintza jakin batzuk etetea, alarma egoeratik ondorioztatzen diren mugek horien konplimenduari eragiten badiote.

      243/2020 Foru agindua