Kanpainaren aurkezpena

Ongi etorri jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZaren) urteko kanpainara. 2019ko zerga kuota borondatezko epean biltzeko kanpaina 2019ko urriaren 1ean hasi eta 2019ko azaroaren 11n amaituko da.

Kobrantza

Jarduera ekonomikoen gaineko Zerga kobratzeko iragarkia

  • 2019ko irailaren 10a baino lehen helbideratutako ordainagiriak zuzenean kargatuko dira finantza entitate laguntzaileko kontu korrontean, borondatez ordaintzeko epea amaitzen den egunean.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunaren zerga helbidera bidaliko dira urrian zehar. Finantza entitate laguntzaile batean ordaindu behar da, ordainagiria aurkeztuta. urriaren 20rako ordainagiria jasoko ez baduzu, Gipuzkoako Herritarren Arretarako bulegoetako batean eskatu beharko duzu.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga borondatezko epean ordaintzen ez dutenek %15eko errekargua izango dute ordaindu beharreko zenbatekoaren gainean, eta premiamenduzko bidetik kobratzeko prozedura hasiko da.

Ordainagiriak bankuan helbideratzea

Zuretzat ordainketa hau helbideratzea erosoagoa bada, zoaz ondorengo estekara: Ordainagiriak bankuan helbideratzea.

Ordainaigirien kontsulta

2019. urtetik aurrera kontsultatu ahal izango dituzu zure jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ordainagiriak. Gainera, zergaren kudeaketa Foru Ogasunari badagokio, bertan deskargatu daitezke ordainagiriak.

Zerga honen inguruko informazio gehiago

Azalpena eta erabili beharreko ereduak (enpresentzat)
Zerga kalkulatzeko jakin behar duzun guztia: zerga tasak, hobariak, salbuespenak, ohiko galderak, erantzunak,…. Horrez gain, informazio zehatza ematen da eredu guztiei buruz: aurkeztera behartuak, aurkezpen modalitateak, araudia,…

Berraztertze errekurtsoa jartzea

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauaren 230. artikuluaren arabera (PDF), berraztertze errekurtsoa borondatez ordaintzeko epean edo berau amaitu ondorengo egunetik aurrera kontatuko den hilabeteko epean aurkeztu ahal izango da.