- gipuzkoa
- Ogasuna
- Kanpainak
- Urteko eredu informatiboak
- Nabarmenak
Eredu informatiboen aurkezpena internet bidez
Aurkezpena ZergaBidea plataforma erabiliz egingo da, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz.
Autentifikazioa beharrezkoa da, eta izan daiteke:
- BakQ identifikazioa
- Ziurtagiri elektronikoa
- Erabiltzailea: 190, 345 eta 180 ereduak kontraste datua erabiliz aurkez daitezke (ekitaldiko 110, 111 edo 115 lehenengo ereduaren kuota), eta horretarako erabiltzaile bat behar da. Erabiltzaile bat lortzeko, alta eskatu behar da ZergaBideako BESTE SARBIDE BATZUK apartatuan.
180, 182, 184, 188, 190, 193, 194, 198, 296, 345, 346, 720 eta 721 ereduen prestaketa eta aurkezpena.
Eredu hauek ZergaBidearekin bi eratan prestatu daitezke:
- Eskuz.
- Aurreko urteko eredua inportatuz .
2025eko eredu informatibo bat lantzeko, aurreko beste urte bateko eredutik abiatuz, azkeneko hau bikoiztu beharko da, AITORPEN ZIRRIBORROAK izeneko ataletik.
ZergaBideaz aparte, ofiziala ez den programa batekin ere prestatu daiteke.
ZergaBidea bidez prestatzen badira ereduak zuzenean transmititzen dira.
ZergaBidea programarekin prestatzen ez badira, programa ez ofizialarekin lortutako fitxategia transmititu behar da. Transmisio hau ZergaBideako gune urdinetik egiten da.
Gainontzeko ereduen prestaketa eta aurkezpena (159, 170, 171, 181, 187, 189, 192, 196, 198, 199, 270, 280, 291 eta 781).
Eredu hauek ZergaBidea programarekin ez dira prestatzen, programa ez ofizialarekin lortutako fitxategia transmititu behar da. Transmisio hau ZergaBideako gune urdinetik egiten da.
Ereduak mezu informatiko bidez aurkeztea, XML formatuan (172, 173 eta 289).
Ereduak elektronikoki bidaltzeko zerbitzua egoitza elektronikoan eta Ogasunaren webgunean dago eskuragarri, ereduen atalean.
Aitorpenak jasotzen dituzten mezu informatikoak haien edukia zehazten duten erregistro-eremuetara egokituko dira, eta haien formatua eta diseinuak une bakoitzean Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan daudenak izango dira.
Bigarren aurkezpenak (ordezkoak edo osagarriak)
Normalean, zergapekoak eredu informatiboa datu guztiekin batera aurkezten du jatorrizko aitorpen batean, eta, horrela, bere obligazioa beteta uzten du. Baina gerta daiteke hura egin ondoren konturatzea jatorrizko aitorpenak akatsen bat duela edo osatu gabe dagoela. Hura zuzentzeko, bigarren aitorpen bat aurkeztu behar da, eta, kasuen arabera, ordezko aitorpena edo aitorpen osagarria izan daiteke.
Garrantzitsua da jakitea zer alde dagoen bigarren aitorpenaren bi moten artean:
- Ordezko aitorpena: jatorrizkoa ordezkatzen du, eta Ogasuneko datu baseetan bigarren aitorpeneko datuak bakarrik geldituko dira (ordezko aitorpena).
- Aitorpen osagarria: jatorrizkoa osatu egingo du, eta Ogasuneko datu baseetan bi aitorpenetako datuak geldituko dira.
Ordezko aitorpenen eta osagarrien adibideak
190 eredua 10 langileren datuekin batera aurkeztu ondoren, zergapekoa konturatu da eredu horretan:
- Beste bi langileren informazioa falta dela. Aitorpen osagarri bat aurkeztu daiteke, bi langile horien datuekin batera, edo, bestela, ordezko aitorpen bat 12 langileren datuekin batera.
- Langile horien guztien datuetako bat -Gizarte Segurantzari buruzkoa- okerra da. Ordezko aitorpena aurkeztu beharko litzateke, 10 langileren datu guztiekin batera.
- Langile guztientzat datu bat falta da -Gizarte Segurantzari buruzkoa-. Ordezko aitorpena aurkeztu beharko litzateke, 10 langileren datu guztiekin batera.
Aldaketak zenbait eredutan:
Jarraian azaltzen dira zenbait eredu informatibotan egin diren aldaketa nagusiak. Dagozkien foru aginduak argitaratuko dira.
182 eredua – Emaitzak, dohaintzak, zerbitzuen doako prestazioak eta gainerako ekarpenak.
"DOHAINTZEN ERREPIKAPENA" eremuaren idazketa aldatu da, abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 19.1 artikuluan xedatutakora egokitzeko (ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunei aplikatzekoa da).
188 eredua – Bizitza eta elbarritasun aseguruak.
Eredua aldatu da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauaren 9. artikuluan beste zerga salbuesten bat sartu delako eta 42. artikulua ere aldatu delako.
Zehazki, 9. artikuluko 38. zenbakiak ezartzen duenez, 65 urtetik gorako pertsonek bizirauteko prestazioengatik kapital edo erreskate moduan jasotzen dituzten etekinak, bizitza aseguruen kontratuetatik eratorriak, salbuetsita egongo dira, baldin eta lortutako zenbateko osoa beren alde aseguratutako biziarteko errenta bat eratzeko erabiltzen bada 6 hilabeteko epean.
Bere aldetik, 42. artikuluaren aldaketak dio 65 urtetik gorako zergadunek ondare elementuen eskualdaketatik lortutako ondare irabaziak zergatik kanpo geratuko direla, baldin eta eskualdaketan lortutako zenbateko osoa beren alde aseguratutako biziarteko errenta bat eratzeko erabiltzen bada sei hilabeteko epean. Errenta eratzeko gehienez bideratu daitekeen zenbatekoa 240.000 eurokoa izango da.
Aldaketa horien ondorioz, 2. motako erregistroan (jasotzailearen erregistroan), eremu berriak sortu dira biziarteko errenta aseguratuen eraketari eta, hala badagokio, erreskateari buruzko informazioa adierazteko:
- "BIZIARTEKO ERRENTA ASEGURATUA" (153. posizioa)
- "ERAKETAREN EDO AURRERAPENAREN DATA" 154-161 posizioak)
- "BIZIARTEKO ERRENTA ASEGURATUAREN IDENTIFIKAZIOA" (162-185 posizioak)
- "ORDAINDUTAKO PRIMA" (186-195 posizioak)
- "KOBRANTZA EDO ERRESKATEAREN DATA" (301-308 posizioak)
190 eredua - Lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak, eta sariak.
Gipuzkoan aurtengo maiatzean onetsi den zerga erreformaren ondorioz, aldatu egin da gizarte aurreikuspeneko entitateetara (aurrerantzean, GAE) egindako ekarpen eta kontribuzioen zerga tratamendua. Zehazki, beste kenkari bat ezarri da, zeina aplikatu baitaiteke bai errenta zergaren kuotan (PFEZFAren 90 bis artikulua eta berrogeigarren xedapen gehigarria) eta bai sozietateen gaineko zergarenean (66 quinquies artikulua, 66 sexies artikulua, hogeita seigarren xedapen gehigarria eta hogeita zazpigarren xedapen gehigarria).
Langileek kenkari berri horretarako eskubidea izan dezaten, entitate enplegatzaileek datu gehigarriak eman behar dituzte negoziazio kolektiboaren barruan adostuta lehentasunezko GAEetara (Geroa eta Elkarkidetzara, kasu) egindako ekarpen eta kontribuzioei buruz eta urtean ordaindutako soldata gordinari buruz. Langileentzako kenkari portzentajea kalkulatzeko, kontuan hartzen da zein ratio dagoen GAEari egindako ekarpen eta kontribuzio guztien eta enpresak urtean ordaindutako soldata gordinaren artean, ondoko koadroaren arabera:
| Ekarpenen eta kontribuzio enpresarialen multzoa entitate enplegatzaileak urtean ordaindutako soldata osoarekiko | Langileentzako kenkari % errenta zergan |
| % 3etik beherakoa | % 10 |
| % 3 edo handiagoa eta % 5etik beherakoa | % 15 |
| % 5 edo handiagoa eta % 8tik beherakoa | % 20 |
| % 8 edo handiagoa edo 36 urtetik beherakoentzat | % 25 |
Era berean, entitate enplegatzaileek sozietateen gaineko zergaren kuota likidoan aplikatu ahal izan dezaten kenkari hori, datu gehigarriak eman behar dituzte bai negoziazio kolektiboaren barruan adostuta lehentasunezko edo ez-lehentasunezko GAEetara egindako kontribuzioei buruz eta bai urtean ordaindutako soldata gordinari buruz.
| Kontribuzio enpresarialen multzoa entitate enplegatzaileak urtean ordaindutako soldata osoarekiko | Entitate enplegatzaileentzako kenkari % sozietate zergan |
| Lehentasunezko GAEak | |
| % 1,5etik beherakoa | % 10 |
| % 1,50 edo handiagoa eta % 2,50etik beherakoa | % 15 |
| % 2,50 edo handiagoa eta % 4tik beherakoa | % 20 |
| % 4 edo handiagoa edo 36 urtetik beherakoentzat | % 25 |
| GAE ez-lehentasunezkoak | |
| % 1,50 edo handiago edo 36 urtetik beherakoentzat | % 10 |
Aldaketa horien ondorioz, eremu berriak sortu dira 1. motako erregistroan (atxikitzailearen erregistroan):
- “GIZARTE AURREIKUSPENEKO LEHENTASUNEZKO PLANETARA EGINDAKO EKARPENAK“ (301-313 posizioak)
- “GIZARTE AURREIKUSPENEKO LEHENTASUNEZKO PLANETARA 36 URTETIK BEHERAKOEN ALDE EGINDAKO KONTRIBUZIO ENPRESARIALAK“ (314-326 posizioak)
- “GIZARTE AURREIKUSPENEKO LEHENTASUNEZKO PLANETARA 36 URTE EDO GEHIAGO DITUZTEN ALDE EGINDAKO KONTRIBUZIO ENPRESARIALAK“ (327-339 posizioak)
- “GIZARTE AURREIKUSPENEKO LEHENTASUNEZKO PLANETARA GUZTIRA EGINDAKO KONTRIBUZIO ENPRESARIALAK“ (340-352 posizioak)
- "URTEKO SOLDATA GORDINA ENTITATEAN (GIZARTE AURREIKUSPENEKO LEHENTASUNEZKO PLANAK)“ (353-365 posizioak)
- “EKARPENEN ETA KONTRIBUZIO ENPRESARIALEN PORTZENTAJEA URTEKO SOLDATA GORDINAREKIKO (GIZARTE AURREIKUSPENEKO LEHENTASUNEZKO PLANAK)“ (366-369 posizioak)
- “KONTRIBUZIO ENPRESARIALEN PORTZENTAJEA URTEKO SOLDATA GORDINAREKIKO (GIZARTE AURREIKUSPENEKO LEHENTASUNEZKO PLANAK)“ (370-373 posizioak)
- “GAINERAKO ENPLEGU SISTEMETARA 36 URTETIK BEHERAKOEN ALDE EGINDAKO KONTRIBUZIO ENPRESARIALAK“ (374-386 posizioak)
- “GAINERAKO ENPLEGU SISTEMETARA 36 URTE EDO GEHIAGO DITUZTENEN ALDE EGINDAKO KONTRIBUZIO ENPRESARIALAK“ (387-399 posizioak)
- “GIZARTE AURREIKUSPENEKO LEHENTASUNEZKO PLANETARA GUZTIRA EGINDAKO KONTRIBUZIO ENPRESARIALAK“ (400-412 posizioak)
- “URTEKO SOLDATA GORDINA ENTITATEAN (GAINERAKO ENPLEGU SISTEMAK)“ (413-425 posizioak)
- “KONTRIBUZIO ENPRESARIALEN PORTZENTAJEA URTEKO SOLDATA GORDINAREKIKO (GAINERAKO ENPLEGU SISTEMAK)“ (426-429 posizioak)
Beste azpigako bat sortu da B gakoan (Lanaren etekinak: pentsiodunak eta hartzeko pasiboen jasotzaileak):
- 03. Funtzionarioen nahitaezko mutualitate orokorren, umezurtzen elkargoen eta antzeko entitateen onuradunek jasotako prestazioak.
- 99. B gakoaren barruko gainerako prestazioak, aurreko azpigakoekin adierazi behar ez direnak.
K gakoan ("Sariak"), azpigako berriak sortu eta aldatu dira, atxikipenari edo konturako sarrerari lotuta dauden sariak eta horrelakoei lotuta ez daudenak bereizteko (01 eta 03 azpigakoak aldatu dira eta 04 eta 05 azpigako berriak sortu):
- 01: publizitate helbururik gabeko joko, lehiaketa, zozketa eta abarretan emandako sariak, atxikipena dutenak.
- 03: publizitate helburuekin antolatutako sariak, atxikipena dutenak.
- 04: publizitate helbururik gabeko sariak, atxikipenik ez dutenak.
- 05: publizitate helburuekin antolatutako sariak, atxikipenik ez dutenak.
"Errenta salbuetsiak" izena duen L gakoan bi azpigako berri sortu dira, hurrengo bi laguntza motak salbuetsita dauden beste laguntza publikoetatik bereizteko: alde batetik, sektore publikoak etxebizitza alokatzeko ematen dituen laguntza ekonomikoak, eta, bestetik, gazteen emantzipaziorako Emantzipa programaren barruan ematen direnak.
- 45: Sektore publikoak etxebizitzak alokatzeko emandako laguntza ekonomikoak, zergaren araudia aplikatuta salbuetsita daudenean.
- 46: Sektore publikoak emandako laguntza ekonomikoa, abenduaren 26ko 191/2023 Dekretutik eratorria (Dekretua, Gazteen emantzipaziorako Emantzipa Programaren laguntzak arautzekoa).
193 eredua – Kapital higigarriaren errentak eta etekinak.
2. motako erregistroan, jasotzailearen erregistroan, idazketa egokitu da "JAULKITZAILEAREN KODEA" eremuan (80-91 posizioak).
2. motako erregistroko (jasotzailearen erregistroko) 193tik 204ra bitarteko posizioetan, “ISIN KODEA” sartu da, Espainiako bigarren mailako merkatuan negoziatutako baloreetatik datozen dibidenduen kasuan ISIN kodea nahitaez identifikatzeko.
289 eredua – Finantza kontuak elkarlaguntzaren esparruan.
Eredua arautzen duen aginduaren I. eta II. eranskinen edukia eguneratu da informazio trukearekin konprometituta dauden herrialdeen egungo egoerara egokitzeko, eta, horretarako, zerrendan sartu dira 2026tik aurrera informazio trukean parte hartuko duten herrialde berriak.
- Zehazki, Kamerun eta Trinidad eta Tobago sartu dira.
345 eredua – Gizarte aurreikuspeneko sistemak.
GAEetara egindako ekarpen eta kontribuzioen zerga tratamenduan zerga erreformaren ondorioz sartu den aldaketa dela eta, 345 eredua ere aldatu da. Horrela:
«Bazkide arrunten edo partaideen ekarpenak» izena duen A gakoan 04, 11, 12 eta 13 azpikodeak sortu dira, eta 02, 03 eta 10 azpigakoak aldatu dira:
02: Enpresaren kontribuzioak jasotzen dituen enplegu sistemako pentsio plan berberari langileek egindako ekarpenak, negoziazio kolektiboan adostuak, 04 azpigakoan adierazi behar ez direnak.
03: Langile autonomoek enpleguko pentsio plan sinplifikatuetara egindako ekarpenak (Pentsio Planei eta Funtsei buruzko Legearen testu bateginaren 67. artikuluko 1. apartatuaren a) eta c) letretan aurreikusitako planak).
04: Enpresaren kontribuzioak jasotzen dituen enplegu sistemako pentsio plan berberari langileek hala erabakita egindako ekarpenak, haientzat gauzazko ordainsariak ez direnean.
10: Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateetara egindako ekarpenak, 11, 12 eta 13 azpigakoetan adierazi behar ez direnak.
11: Bazkideek enpleguko borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateetara egindako ekarpenak, negoziazio kolektiboan adostuak.
12: Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateetara langileak erabakita egindako ekarpenak, harentzat gauzazko ordainsariak ez direnean.
13: Enpleguko gizarte aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenak, sistema horietako partaideak edo bazkide osoak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak direnean, eta, orobat, enpleguko aurreikuspen sistemetara egindako ekarpenak, kargupeko langilerik ez duten langile autonomoek eginak direnean, betiere 03 azpigakoan adierazi behar ez badira.
2. motako erregistroan (aitortuen erregistroan) bi eremu berri sortu dira:
- "GIZARTE AURREIKUSPENEKO LEHENTASUNEZKO PLANA" (490. posizioa). Eremu honetan X bat jarriko da ekarpenak edo kontribuzio enpresarialak gizarte aurreikuspeneko entitate batean integratuta dagoen lehentasunezko aurreikuspen plan bati egin zaizkionean.
- "PROPORTZIONALTASUN GRADUA" (491. posizioa), (C02, E01, J04 eta L02 azpigakoetarako). X bat jarriko da enpresaburu indibidualak edo profesionalak gizarte aurreikuspeneko sistemetara egin dituen ekarpen propioek proportzionaltasun gradu bat mantentzen dutenean beren kargupeko langileen alde egiten dituzten ekarpenekiko.
"GIZARTE AURREIKUSPENEKO SISTEMAREN SUSTATZAILE EDO HARTZAILE DEN ENPLEGATZAILEAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK" eremua aldatu da (272-320 posizioak), datu gehigarri horiek A04, A11 eta A12 azpigakoetarako bete behar direla ezartzeko.