190 Lan etekinengatik, jarduera ekonomikoengatik eta sariengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena

Nork aurkeztu behar du?

Atxikitzera behartuta dauden subjektu pasibo edo zergadunek aurkeztu behar dute, aitorpenak erreferentzia egiten dion urtean lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak edo sariak ordaindu behar izan dituztenean.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren urtean ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira.
Eredu horretan 110 eta 111 ereduetan urtean zehar aitortutako errentak erlazionatzen dira.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 30ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo hauek, inprimatuta, nahikoa dira aitorpena aurkezteko.

Laguntza programa

ZergaBidea (HTML)

Araudia

1/2019 Foru Agindua, urtarrilaren 10koa, aldatzen duena abenduaren 26ko 553/2017 Foru Agindua,«Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Lan etekinen, jarduera ekonomikoen etekinen eta sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena» izeneko 190 eredua onartu, eta hura aurkezteko moduak eta tokiak ezartzen dituena. (PDF)

553/2017 Foru Aginduaabenduaren 26koa, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Lan etekinen, jarduera ekonomikoen etekinen eta sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena» izeneko 190 eredua onartu, eta hura aurkezteko moduak eta tokiak ezartzen dituena. (PDF)

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

110 Lan etekinengatik, jarduera ekonomikoen etekinengatik eta sariengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren hiruhileko aitorpen-likidazioa

111 Lan etekinengatik, jarduera ekonomikoen etekinengatik eta sariengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren hileko aitorpen-likidazioa

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)