159 Energia elektrikoaren kontsumoaren urteko aitorpen informatiboa
Nork aurkeztu behar du?
Energia elektrikoa hornitzen duten enpresek aurkeztu behar dute 159 eredua.
Zer aitortzen da?
- Kontratatzaileen eta, hala badagokio, fakturen kobrantza kargatu behar zaien subjektuen identifikazioa.
- Ondasun higiezinaren erreferentzia eta kokapena.
- Kontratatutako potentzia nominala eta urteko kilowatt kontsumoa.
- Horniketa lekua eta altaren data.
- Titularra elektrizitatearen gizarte bonuaren onuraduna den edo energia elektrikoaren autokontsumo modalitateren bati atxikita dagoen adieraziko da.
Aurkezteko modalitateak
- Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
- Fitxategia: aurkeztu beharreko fitxategia Zergabidea plataformaren bitartez erantsita.
Aurkezteko epea
159 eredua urte bakoitzeko otsailean aurkeztu behar da, eta aurreko lehen urteari dagokion informazioa jaso beharko du.
Diseinu logikoak
Araudia
448/2024 Foru Agindua, azaroaren 11koa, «Energia elektrikoaren kontsumoaren urteko aitorpen informatiboa» izena duen 159 eredua onetsi eta hura aurkezteko modua eta prozedura ezartzen dituena.
Akatsen zuzenketa: 448/2024 Foru Agindua, azaroaren 11koa, «Energia elektrikoaren kontsumoaren urteko aitorpen informatiboa» 159 eredua onetsi eta hura aurkezteko modua eta prozedura ezartzen dituena.
33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.
2013/47 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF)