193 Errentengatik eta kapital higikorraren etekinengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena

Nork aurkeztu behar du?

Kapital higiezinen etekinak ordaindu dituztenak eredu hori aurkeztera behartuak daude ondokoak ezik:

Jasotzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada:

  • Mota guztietako finantza entitateetako kontuetatik ondorioztatutako kontraprestaziogatik lortutakoak, aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan oinarriturikoak barne, 126 ereduan aitortu beharko direnak.
  • Aktibo finantzarioen harpidetza, eskualdaketa, itzulketa edo amortizazioan lortutakoak, 124 ereduan aitortu beharko direnak.
  • Kapitalizazio eragiketetatik edo bizitza edo baliaezintasun aseguruko kontratuetatik sortutakoak, 128 ereduan aitortu behar direnak.

Jasotzailea Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboa edo establezimendu iraunkorreko Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada, aurrekoez gain ondokoak ere aitortu beharko ditu:

  • Hiri ondasun higiezinen errentamendu edo azpierrentamendutik sortutakoak, 115 ereduan aitortu behar direnak.
  • Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio edo partaidetzak eskualdatu edo itzultzeagatik lortutakoak, 117 ereduan aitortu behar direnak.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren ekitaldian ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet: 2017ko ekitaldirako eta hurrengoetarako ZergaBidea plataformako laguntza programa erabiliz, edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Eta 2016ko ekitaldirako eta aurrekoetarako, berriz, Zergabidea programa zaharrarekin lortutako fitxategia Gipuzkoataria erabilita bidaliz
  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Papera: 193 inprimakia bete eta Finantza entitate laguntzaileetan eta Herritarren Arretarako Bulegoetan entregatzearen bitartez.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 30ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.

Laguntza programa

ZergaBidea (HTML)

Araudia

1175/2012 Foru Agindua, abenduaren 28koa, 198 eredua aldatu eta, 193 eta 194 ereduak onartzen dituena. (PDF)

591/2016 Foru Agindua, abenduaren 21ekoa,onartzen dituena 196 eredua, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga, eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Mota guztietako finantza erakundeen kontuetatik (aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne) eratorritako kontraprestazioagatik lortutako errenten eta kapital higigarriaren etekinen gainean egindako atxikipenak eta konturako sarrerak eta mota guztietako finantza erakundeetan irekitako kontuetan baimendutako per­tso­nak eta saldoak. Urteko laburpena», eta eredu horren aurkezpen moduak eta aldatzen duena 193 eredua, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kapital higigarriaren hainbat etekinen gainean eta sozietateen gaineko zergan eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren errenta jakin batzuen gainean egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena»

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa,  Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

123 Errentei eta kapital higikorraren etekinei aplikatutako atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)