Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (enpresentzat)

Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak

210 eredua Aitorpen arrunta.
• Epemuga: aurkeztutako errenta motaren arabera:

  • Ondasun higiezinak eskualdatzeagatik lortutako errentak: hiru hilabeteko epean, Ondasun higiezina eskualdatu denetik hilabete bat igaro denean hasiko da kontatzen.
  • Ondasun higiezinen errenta egotziak: Aurkeztu eta ordaintzeko epea urtebete naturala da, sortzapen egunetik aurrera.
  • Gainerako errentak:
    • Ordaintzekoak diren autolikidazioak: Apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu eta ordainduko dira, sortzapen data aurreko hiruhileko naturalean duten errentei dagokienez.
    • Zero kuota duten autolikidazioak: Aitortutako errentak sortu ondorengo urteko urtarrilaren 1etik 25era bitartean aurkeztu behar dira.
    • Itzultzekoak diren autolikidazioak: Aitortzen den hiruhileko naturala amaitu ondorengo lehen 25 egun naturalak behin igarota aurkeztu behar dira, eta lau urteko epean beti.

Atxikipena, establezimendu iraunkorrik gabeko zergadun ez-egoiliarrei ondasun higiezinak eskuratzean

211 eredua Ondasun higiezinak eskualdatzean egin beharreko atxikipena.
• Epemuga: hilabetea, ondasun higiezina eskuratzen denetik.

Zerga egoitzaren aitorpena

RF eredua Zerga egoitzaren aitorpena.
• Epemuga:

  • Kreditu entitateekiko eragiketetan identifikazio fiskaleko zenbakia jakinaraztetik salbuesteko aitorpenak direnean, eragiketa egiten den unean, edo aktibo, pasibo edo balore kontu bat irekiz gero, hilabeteko epean, kontua irekitzen denetik aurrera. 
  • Ez-egoiliarren kontuen etekinak atxikitzeko obligaziotik salbuesteko direnean, hilabeteko epean, kontua irekitzen denetik aurrera.