211 Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak. Ondasun higiezinak eskualdatzean egin beharreko atxikipena

Nork aurkeztu behar du?

211 eredua Gipuzkoan kokatutako ondasun higiezinak erosten dituztenek erabili beharko dute establezimendu iraunkorraren bitartekaritzarik gabe jarduten diren ez-egoiliarrek eskualdatzen dituztenean.

Eroslea izango da adostutako prestazioari dagokion atxikipena edo konturako sarrera egitera behartutakoa, eskualdatzaile ez-egoiliarrek likidatu behar duten zergaren konturako sarreraren kontzeptuan.

Sortzapen eguna ondasuna saldu den eguna izango da. Erositako higiezin bakoitzeko aitorpen bat aurkeztuko da.

Zer aitortzen da?

Eroslea izango da, salbuespenetan ezik, adostutako prestazioari dagokion atxikipena edo konturako sarrera egingo duena, eskualdatzaile ez-egoiliarrek likidatu behar duten zergaren konturako sarreraren kontzeptuan.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

Erosleak hilabeteko epean aurkeztu beharko du 211 eredua, ondasun higiezina eskualdatzen denetik aurrera.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Interneten bakarrik dago eskuragarri eredu hori.

Araudia

16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarena. 

11/2016 Foru Dekretua, maiatzaren 17koa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onartzen duena. 

270/2015 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga aitortzeko erabili beharreko 210, 211, eta 213 ereduak onartu, horiek aurkezteko prozedura eta baldintza orokorrak finkatu, eta ez-egoiliarren tributazioari buruzko arau jakin batzuk garatzen dituena

Lotutako zergak (ereduak)

210 Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak.