Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (enpresentzat)

Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak

210 eredua Aitorpen arrunta.

Epemuga: aurkeztutako errenta motaren arabera:

Ondasun higiezinak eskualdatzeagatik lortutako errentak: hiru hilabeteko epean, Ondasun higiezina eskualdatu denetik hilabete bat igaro denean hasiko da kontatzen.

Ondasun higiezinen errenta egotziak: Aurkeztu eta ordaintzeko epea urtebete naturala da, sortzapen egunetik aurrera.

Gainerako errentak:

Ordaintzekoak diren autolikidazioak: Apirila, uztaila, urria eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu eta ordainduko dira, sortzapen data aurreko hiruhileko naturalean duten errentei dagokienez.

Zero kuota duten autolikidazioak: Aitortutako errentak sortu ondorengo urteko urtarrilaren 1etik 25era bitartean aurkeztu behar dira.

Itzultzekoak diren autolikidazioak: Aitortzen den hiruhileko naturala amaitu ondorengo lehen 25 egun naturalak behin igarota aurkeztu behar dira, eta lau urteko epean beti.

Atxikipena, establezimendu iraunkorrik gabeko zergadun ez-egoiliarrei ondasun higiezinak eskuratzean

211 eredua Ondasun higiezinak eskualdatzean egin beharreko atxikipena.

• Epemuga: hilabetea, ondasun higiezina eskuratzen denetik.