Zerga erroldaren edukia

 

Zerga-ordezkaritzak eduki hauek izan ditzake:

 

1. TicketBAI.

1.a. TicketBAI betebeharra betetzea eta horretarako eskura jartzen diren tresnak erabiltzea.
Eduki honek ahalmena ematen dio zerga ordezkariari TicketBAI betebeharra bere ordezkatuaren izenean betetzeko, bai eta betebehar hori betetzeari begira zergadunen eskura jartzen diren tresna guztiak erabiltzeko ere.

 

1.b. TicketBAI betebeharrarekin lotutako jakinarazpen elektronikoak eskuratzea.
Eduki honek ahalmena ematen dio zerga ordezkariari TicketBAI betebeharrarekin lotuta ordezkatuari zuzentzen zaizkion jakinarazpen elektronikoak eskuratzeko.
 

2. Aitorpenak aurkeztu eta likidatzea eta zerga alorreko informazioa eskuratzea.

Eduki honek ahalmena ematen dio zerga ordezkariari bere ordezkatuaren izenean, 1.a edukian jasotako ahalmenez gain, era guztietako zerga aitorpen eta autolikidazioak, ordainketa gutunak, zerga ziurtagiriak eta beste edozein zerga informazio aurkeztu, likidatu, kontsultatu eta lortzeko.
 

3. Obligazioak onartzea eta eskubideak baliatu nahiz haiei uko egitea.

Eduki honek ahalmena ematen dio zerga ordezkariari bere ordezkatuaren izenean, 1.a eta 2. edukietan jasotako ahalmenez gain, Zergen Foru Arau Orokorraren III., IV., V., VI. eta VII. tituluetan araututako prozeduretan edozein jarduketa ere egiteko. Adibide gisa, jarduketa hauek aipa daitezke: errekurtsoak edo erreklamazioak jarri, horietan atzera egin, eskubideei uko egin, betebeharrak hartu edo aitortu, bidegabeko ordainketen itzulketak edo errenboltsoak eskatu, eta zerga zorren gerorapenak eta zatikapenak eskatu. Kanpoan geratzen dira Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusian irekitako prozedurak eta jarduketak, horiek 5. edukian jasotzen den ordezkaritza behar baitute.
 

4. Jakinarazpen elektronikoak eskuratzea.

Eduki honek ahalmena ematen dio zerga ordezkariari bere ordezkatuari zuzendutako zerga arloko jakinarazpen elektronikoak eskuratzeko, TicketBAI obligazioarekin lotutako jakinarazpenak (1.b edukikoak) barne. Eduki honetatik kanpo geratzen dira Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusiaren aurrean irekitako espedienteengatik, 5. edukian aipatzen diren prozedura eta jarduketetan, sortzen diren jakinarazpenak.
 

5. Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusiaren aurrean jardutea eta ikuskapen-espedienteei buruzko jakinarazpenak jasotzea.

Eduki honek ahalmena ematen dio zerga ordezkariari ikuskapen prozedura eta jarduketetan bere ordezkatuaren izenean jarduteko, Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusiaren aurrean. Ikuskapen prozedura eta jarduketa horiek Zergen Foru Arau Orokorrak arautzen ditu eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Ikuskaritzaren Erregelamenduan garatuta daude (azaroaren 16ko 31/2010 Foru Dekretua).