005 Ordainketa zatikatuak helbideratzea. Jarduera ekonomikoak egiten dituzten PFEZ zergaren zergadunak.

Nork aurkeztu behar du?

Jarduera ekonomikoak egiten dituzten eta ordainketa zatikatuak egin behar dituzten PFEZ zergaren zergadunek ordainketa horiek eredu horren bitartez helbideratu ahal izango dituzte. Horrela, ez da beharrezkoa hiruhilero 130 eredua bete eta aurkeztea, ordainketa prozedura horretarako alta eman ondoren zergadunari hiruhilero esleitutako kontuan kargatuko zaizkio dagozkion ordainketak.

Helbideratze hori azkenaurreko urtean (adib.: 2011. urtea 2013ko ordainketa zatikatuetarako) jarduera bera izan eta etekin garbi positiboa izan dutenek bakarrik egin ahal izango dute, betiere, ordainketa zatikatuak prozedura orokorraren bitartez kalkulatzen direnean.

Zer aitortzen da?

Alta: alta eskaera azken aurreko urtean etekin positiboa izan zuten eta ordainketa zatikatua helbideratu nahi duten PFEZ zergako zergadunek aurkeztu ahal izango dute. 

Aldaketa: kargu kontua aldatu edota helbideratutako ordainketaren zenbateko handiagoa esleitu nahi denean aurkeztu beharko da datuak aldatzeko eskaera. 

Baja: ordainketa prozedura utzi nahi denean aurkeztu beharko da baja emateko eskaera.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez: Zergabidea plataformatik. Aurkeztu beharreko eredua prestatzeko, Zergabidea plataformak berak eskatutako datuak bete beharko dira.

Aurkezteko epea

Alta, aldaketa eta bajek kasuan kasuko hiruhilekoan eragina izan dezaten, 005 eredua aurkezteko muga egunak honakoak dira: 

  • 1. hiruhilekoa: apirilaren 10a baino lehen. 
  • 2. hiruhilekoa: uztailaren 10a baino lehen.
  • 3. hiruhilekoa: urriaren 10a baino lehen. 
  • 4. hiruhilekoa: urtarrilaren 10a baino lehen.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

552/2022, Foru Agindua, azaroaren 27koa, martxoa ren 15eko 121/2018 Foru Agindua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ordainketa zatikatuak egiteko prozedurak ezarri, eta ordainketa zatikatua autolikidatzeko 130 eredua eta ordainketa hori helbideratzeko 005 eredua onartzen dituena aldatzen duena

121/2018 Foru Agindua, mar­txo­aren 15ekoa, per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergan ordainketa zatikatuak egiteko prozedurak ezarri, eta ordainketa zatikatua autolikida­tzeko 130 eredua eta ordainketa hori helbidera­tzeko 005 eredua onar­tzen dituena.   

 33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.(PDF)