130 Ordainketa zatikatuak. Jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunak

Nork aurkeztu behar du?

Jarduerak egiten dituzten zergadun guztiak ordainketa zatikatuak egin eta 130 eredua aurkeztera behartuak daude honakoak ezik:

  • profesionalak, aurreko urte naturalean, jardueraren %50ek gutxienez atxikipena edo konturako sarrera izan bazuen.
  • nekazaritza edo abeltzaintza jarduerak egiten dituzten zergadunak, baldin eta aurreko urte naturalean jardueratik lortutako sarreren gutxienez %70i atxikipena edo konturako sarrera aplikatu bazaio. Dirulaguntza arruntak edo kapital dirulaguntzak eta kalte-ordainak kanpoan uzten dira.

Ordainketa zatikatuaren emaitza zeroren berdina bada ez da 130 eredua aurkeztu behar.

Ordainketa zatikatua helbideratzea erabaki bada, 005 ereduaren bitartez, ez da beharrezkoa eredu hori aurkeztea.

Zer aitortzen da?

Eredu horrekin hiruhilero enpresari eta profesionalak egitera behartuta dauden ordainketa zatikatuak egin izana aitortzen da.

Aurkezteko modua eta lekuak

Aurkezteko epea

130 eredua ondoko datan aurkeztu behar da:

  • Lehen hiruhilekoa: apirilaren 1etik maiatzaren 10era bitartean
  • Bigarren hiruhilekoa: uztailaren 1etik abuztuaren 10era bitartean
  • Hirugarren hiruhilekoa: urriaren 1etik azaroaren 10era bitartean
  • Laugarren hiruhilekoa: hurrengo urteko urtarrilaren 1etik otsailaren 10era bitartean

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

121/2018 Foru Agindua, abenduaren 3koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ordainketa zatikatuak egiteko prozedurak ezarri, eta ordainketa zatikatuak autolikidatzeko 130 eredua eta ordainketa horiek helbidera tzeko 005 eredua onartzen dituena.(PDF)

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.(PDF)