Datu pertsonalak eta harremanetarakoak (030 eredua)

Nork aurkeztu behar du?

Pertsona fisikoak soilik harremanetarako eta datu pertsonalen alta edo aldaketa 030 ereduaren bitartez egin ahal izango dute.

Salbuespena: jarduera ekonomikoa daramaten pertsona fisikoek (jarduera enpresariala edo profesionala) familia / bizikidetza datuen berri emateko 030 eredua erabili behar dute.

Gainontzeko datuak (zerga helbidea, jakinarazpenetarako helbidea,…) 036 ereduaren (Zentsu aitorpena) bitartez komunikatu beharko dituzte.

Zer aitortzen da?

  • Zergapekoen erroldan alta eskaera.
  • Zerga helbidea edota jakinarazpenetarako helbidea aldatu izanaren jakinarazpena
  • Aldatu izanaren datu hauek:
    • Interesatuaren datuak.
    • Harremanetarako datuak.
    • Familia egoeraren datuak, eta kasua bada, bizikidetza egoerari dagozkionak.
    • Datu pertsonalak eta harremanetarakoak lagatzeko klausula.

Aurkezteko modalitateak

  • Papera: 030 ereduko inprimakia bete eta aurkeztearen bitartez.
    • Oro har, zergapeko bakoitzak banaka aurkeztu behar du eredua.
  • Internet bidez: Gipuzkoatariatik transmitituz sartutako datuak, pasahitza, B@kQ edo ziurtagiri digitala erabilita.

Aurkezteko lekuak

  • Paperean egiteko:
  • Internetez egiteko:
    • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

Edozein unetan aurkeztu daiteke 030 eredua, aurkezteko arrazoia gertatzen den egunetik aurrera.

Eredua aurkezteko arrazoia bada enpresari, profesional eta atxikitzaileen erroldan alta emanda egon behar ez duten pertsona fisikoek zerga helbidea aldatu dutela jakinaraztea, eta aldaketa hori gertatu bada behartutako pertsonaren zerga pertsonalari dagokion autolikidazioa aurkezteko epean zehar, aipatutako komunikazioa autolikidazio horretan ere egin daiteke.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

030 eredua (PDF)

Araudia

412/2014 Foru Agindua, 2014ko uztailaren 7koa, zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko 030 aitorpen eredua onartzen duena.