10-T Lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak eta beste etekin batzuk. Atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiria
Nork aurkeztu behar du?
Atxikitzaileak edo lanaren, jarduera ekonomikoen eta bestelako etekinen konturako sarrerak egiteko behartuak etekinen jasotzaileari 10-T eredua entregatu beharko dio bere errenta aitorpenean aurkezteko.
Ordaindutako etekin horiengatik atxikipena egitera behartuak daude pertsona fisikoak (sozietateak, elkarteak, etab.), izaera juridikorik gabeko erakundeak (jabe komunitateak, ondasun komunitateak, banatu gabeko herentziak, etab.) eta enpresari eta profesionalak beren jardueretan arituz errentak ordaintzen dituztenean.
Zer aitortzen da?
Pertsona Fisikoen Errentaren, lanaren, jarduera ekonomikoen eta bestelako etekinen gaineko Zergaren konturako sarreren atxikipenak.
Aurkezteko epea eta lekua
Atxikitzaile edo konturako sarrera egiteko behartuek egiaztagiria entregatu beharko diete zergadunei errenta aitorpenerako epea ireki aurretik.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.
- 10-T eredua (PDF)
Laguntza programak
- ZergaBidea (HTML)
Araudia
251/2011 Foru Agindua, martxoaren 10ekoa, atxikipenei eta konturako sarrerei buruzko ziurtagiriak diren 10-I eredua, ondasun higiezin hiritarren errentamenduen etekinei buruzkoa, eta 10-T eredua, lanaren etekinei, jarduera ekonomikoen etekinei eta beste etekin batzuei buruzkoa, onartzen dituena. (PDF)
137/2007 Foru Dekretua, abenduaren 18koa, PFEZaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)
45/1997 Foru Dekretua, ekainaren 10ekoa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)