109-H hildakoen PFEZ-aren itzulketa eskaera

Nork aurkeztu behar du?

Hildakoaren pertsonaren PFEZ itzulketa eskatzen duten oinordeko guztiak. Horretarako, halakotzat hartzen dira herederoak eta zati alikuotaren legatu hartzaileak. 
Herentziak ordezkaria badu, ordezkari horrek aurkeztu ahal izango du 109H eredua. Kasu hori ez da hain ohikoa. Pertsona hauek hartzen dira ordezkaritzat: 

  • Albazeak. 
  • Herentzia jasogabearen ordezkaria.
  • Testamentu ahalordea erabili gabe duen herentziaren komisarioa. 

Zer eskatzen da?

Hildako pertsona baten PFEZ-aren Itzulketa, aldez aurretik bakarko PFEZ aitorpen bat aurkeztu behar delarik.

Aurkezteko modalitateak

  • Errenta aitorpenaren aurkezpen moduaren arabera egiten da 109H ereduaren aurkezpena.Hildakoaren errenta aitorpenarekin batera aurkezten baduzu, aitorpenaren aurkezpen modu berean egingo da (errenta mekanizatuko bulegoetan edo Zergabidea erabilita).
  • Errenta aitorpenetik aparte aurkezten bada, herritarren arretarako bulegoren batean edo erregistro batean aurkeztu ahal izango da, edo, bestela, Zergabidea plataformaren bidez.

Aurkezteko lekuak

Zergabidea edota herritarren arretarako edozein bulegotan aurkeztu daiteke.

Aurkezteko epea

Hildakoaren errenta aitorpena aurkezteko momentuan bertan egin daiteke.
Geroago ere aurkeztu daiteke (gehienez lau urte geroago).

Inprimakiak

109H (PDF)

Araudia

153/2021 Foru Agindua, martxoaren 23koa, 2020ko zergaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga autolikidatzeko ereduak onartu, eta aurkezpena eta diru-sarrera egiteko moduak, epeak eta tokiak ezartzen dituena. 

Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga-kudeaketako eta zerga-jarduera eta -prozedurei buruzko arau komunak garatzeko Erregelamendua, 57. eta 77. artikuluak (PDF)

Informazio interesgarria

Informazio gehiago duzu eskuragarri esteka honetan.
Gai honi buruzko ohiko galderak ere eskuragarri dituzu.

Lotutako zergak

109 Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga