117 Errentei edo ondare irabaziei aplikatutako atxikipenen eta konturako sarreren autolikidazioa: IKE kapital edo ondarearen akzio edo partaidetzak eskualdatzea edo itzultzea eta harpidetza eskubideak eskualdatzea. Konturako ordainketa

Nork aurkeztu behar du?

117 eredua aurkeztuko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboei jarraian adierazten diren etekinak ordaindu zaizkienean:

  • Sozietate kudeatzaileek, inbertsio fondoen partaidetzak itzultzen badira.
  • Atzerrian helbideraturik dauden inbertsio kolektiboko erakundeak badira, atxikipena edo konturako sarrera akzio edo partaidetzak komertzializatzen dituzten entitateek nahiz komertzializatzeko ahalmena duten bitartekariek egingo dute, eta subsidiarioki, baloreak harpidedun posibleen artean merkaturatu nahiz banatzen dituzten entitateek, beti ere itzulketa egiten dutenean.

Atxikipena ezin bada egin aurreko ataletan adierazitakoaren arabera, eskualdaketa egin duen edo dirua berreskuratu duen bazkide edo partaideak konturako ordainketa bat egin beharko du. Hala eta guztiz ere, egoitza iraunkorrik ez duten Ez-egoiliarren errentaren gaineko Zergaren zergadunek ez dute konturako ordainketa hori egin beharko.

  • Errentak edo ondare irabaziak harpidetza eskubideen eskualdaketagatik lortu badira, atxikitzeko edo kontura sartzeko obligazioa entitate gordailuzainarena izango da eta, haren ezean, eskualdatzailearen kontura jarduten duen finantza bitartekariarena edo eskualdaketan esku hartu duen fede-emaile publikoarena.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilekoan ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, atxikipen tasa aplikagarrien arabera kalkulatuta.

Urtea amaitutakoan urteko 187 eredua aurkeztuko da eta bertan 117 ereduan aitortutako errentaren jasotzaileen zerrenda egingo da.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet: 2017ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, Zergabidea plataformako laguntza programa erabiliz, edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Eta 2016ko ekitaldirako eta aurrekoetarako, Gipuzkoatarian sartuz, bertan dagoen formularioa betez edo fitxategi bat igoz.
  • Papera: 117 inprimakia bete eta finantza entitate laguntzaileetan entregatzearen bitartez (atxikipenen bat egin bada Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan ere aurkez daiteke).

Aurkezteko epea

  • Hiruhilekoa. Apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehendabiziko 25 egun naturalen barruan aurkezteko.
  • Hilekoa. 6.010.121,04 euro baino eragiketa bolumen handiagoa dutenek otsail, martxo, apiril, maiatz, ekain, uztail, irail, urri, azaro, abendu eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Interneten bakarrik dago eskuragarri eredu hori.

Araudia

44/2017 Foru Agindua, 117 eredua onartzen duena, eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituena. (PDF)

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena. (PDF)

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

187 Errentei edo ondare irabaziei aplikatutako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena: Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio edo partaidetzak eskualdatzea edo itzultzea

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)