187 Errentei edo ondare irabaziei aplikatutako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena: inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio edo partaidetzak eskualdatzea edo itzultzea

Nork aurkeztu behar du?

187 eredua aurkeztuko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboei adierazten diren etekinak ordaindu zaizkienean:

  • Sozietate kudeatzaileek, inbertsio fondoen partaidetzak itzultzen badira.
  • Inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzak merkaturatzen dituzten entitateak, beren izenean partaidearen kontura erregistratutako partaidetzak helburu dituzten eragiketei dagozkienez.
  • Atzerrian helbideraturik dauden Inbertsio Kolektiboko Erakundeak badira, atxikipena edo konturako sarrera akzio edo partaidetzak komertzializatzen dituzten entitateek nahiz komertzializatzeko ahalmena duten bitartekariek egingo dute, eta subsidiarioki, baloreak harpidedun posibleen artean merkaturatu nahiz banatzen dituzten entitateek, beti ere itzulketa egiten dutenean.
  • Eskualdaketa egin duen edo dirua berreskuratu duen bazkide edo partaideak, atxikipena ezin bada egin aurreko apartatuetan adierazitakoaren arabera.

Zer aitortzen da?

Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio edo partaidetzak eskualdatu eta itzultzetik lortutako errenta edo ondare irabaziak eta atxikipenak aitortzen dira.

Eredu horretan 117 ereduan urtean zehar aitortutako errentak erlazionatzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet-Fitxategia: Internet bidez Gipuzkoatariatik artxiboa transmitituz. 
  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Euskarria, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko. Horrekin batera, laburpen orria ere aurkeztuko da paperezko euskarrian. (Editran bidez behartutak ez daudenak bakarrik)

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 30ra bitartean.

Inprimakiak

Laburpen orria, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriarekin aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.

Araudia

556/2017 Foru Agindua, abenduaren 29koa, 187 eredua eta haren aurkezpen moduak onartzen dituena

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk gara tzen dituen Erregelamendua aldatzen duena. (PDF)

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

Akats zuzenketa

Lotutako zergak (ereduak)

117 Errentei edo ondare irabaziei aplikatutako atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa: inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio edo partaidetzak eskualdatzea edo itzultzea. Konturako ordainketa.

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)