188 Kapitalizazio eragiketetatik eta bizitza edo elbarritasun aseguruen kontratuetatik datozen errentak edo kapital higikorraren etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena

Nork aurkeztu behar du?

188 eredua aurkeztera behartuak daude kapitalizazioko eragiketetatik eta bizi edo baliaezintasuneko aseguruen kontratuetatik sortutako kapital higiezinaren errentak edo etekinak ordaintzen dituzten pertsona edo entitateak.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren urtean ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitorzen dira.
Eredu horretan 128 ereduan urtean zehar aitortutako errentak erlazionatzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet: 2017ko ekitaldirako eta hurrengoetarako ZergaBidea plataformako laguntza programa erabiliz, edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Eta 2016ko ekitaldirako eta aurrekoetarako, berriz, Zergabidea programa zaharrarekin lortutako fitxategia Gipuzkoataria erabilita bidaliz
  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Papera: 188 inprimakia bete eta Finantza entitate laguntzaileetan eta Herritarren arretarako bulegoetan entregatzearen bitartez.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 30ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.

Araudia

555/2017 Foru Agindua, abenduaren 29koa, 181 eredua eta 188 eredua aldatzen dituena

676/2015 Foru Agindua, abenduaren 29koa, 188 eredua «Per tsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak).Kapitalizazio eragiketetatik eta bizi edo elbarritasuneko aseguru kontratuetatik datozen errenten edo kapital higigarriaren etekinen atxi kipenen eta konturako sarrerak. Urteko laburpena» eta hori aurkezteko moduak eta epeak onartzen dituena.(PDF)

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk gara tzen dituen Erregelamendua aldatzen duena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

128 Kapitalizazio eragiketetatik eta bizitza edo elbarritasun aseguru kontratuetatik datozen errentak edo kapital higikorraren etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)