128 Kapitalizazio eragiketetatik eta bizi edo elbarritasun aseguru kontratuetatik datozen errentak edo kapital higikorraren etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa
Nork aurkeztu behar du?
128 eredua aurkeztera behartuak daude kapitalizazioko eragiketetatik eta bizi edo elbarritasun aseguruen kontratuetatik sortutako kapital higiezinaren errentak edo etekinak ordaintzen dituzten pertsona edo entitateak.
Zer aitortzen da?
Aurreko hiruhilekoan ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, atxikipen tasa aplikagarrien arabera kalkulatuta.
Urtea amaitutakoan urteko 188 eredua aurkeztuko eta bertan 128 ereduan aitortutako errentaren jasotzaileen zerrenda egingo da.
Aurkezteko modalitateak
- Internet: Zergabidea plataforma erabiliz, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok..
- Papera: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan. Atxikipenik ez bada egin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan ere aurkez daiteke.
Aurkezteko epea
- Hiruhilekoa. Aurkezpena apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da urte naturaleko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoengatik, hurrenez hurren. Urteko laugarren hiruhilekoan, aurkezpena hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.
- Hilekoa. 6.010.121,04 euro baino eragiketa bolumen handiagoa dutenek aurkeztu beharrekoa. Aitorpena egin eta hurrengo hileko lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu beharko da, abendukoa izan ezik, hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo baita. Salbuespen gisa, uztaileko aitorpenaren aurkezpena eta, hala bada, hari dagokion zenbatekoaren ordainketa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango dira. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.
- 128 eredua (PDF)
Araudia
17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.
1073/1999 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, 128 eta 188 ereduak onartzen dituena. (PDF)
165/2004 Foru Agindua, otsailaren 25ekoa, aitorpen-likidazio batzuk bide telematikoz aurkezteko prozedura erregulatzen duena. (PDF)
33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.