123 Errentei eta kapital higikorraren etekinei aplikatutako atxikipenen eta konturako sarreren aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Kapital higiezinen etekinak ordaintzen dituztenak eredu hori aurkeztera behartuak daude ondoko kasuetan ezik:

Jasotzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada:

  • 126 ereduan aitortu beharko dena: mota guztietako finantza erakundeetako kontuetatik sortutako kontraprestaziotik lortutakoak.
  • 124 ereduan aitortu beharko dena: aktibo finantzarioak eskualdatu, itzuli edo amortizatzetik lortutakoak.
  • 128 ereduan aitortu beharko dena: kapitalizazio eragiketetatik eta bizi edo elbarritasun aseguru kontratuetatik sortutakoak.

Jasotzailea Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboa edo establezimendu iraunkorreko Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada, aurrekoez gain ondokoak ere aitortu beharko ditu:

  • 115 ereduan aitortu beharrekoak: ondasun higiezin hiritarren errentamendutik edo azpierrentamendutik sortutakoak.
  • 117 ereduan aitortu beharrekoak: akzioak eskualdatu edo itzultzetik edo inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzetatik lortutakoak.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilekoan ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, atxikipen tasa aplikagarrien arabera kalkulatuta.

Urtea amaitutakoan urteko 193 eredua aurkeztuko da eta bertan 123 ereduan aitortutako errentaren jasotzaileen zerrenda egingo da.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet: 2017ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, Zergabidea plataformako laguntza programa erabiliz, edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Eta 2016ko ekitaldirako eta aurrekoetarako, Gipuzkoatarian sartuz, bertan dagoen formularioa betez edo fitxategi bat igoz.
  • Papera: 123 inprimakia bete eta finantza entitate laguntzaileetan entregatzearen bitartez (atxikipenen bat egin bada Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan ere aurkez daiteke).

Aurkezteko epea

  •  Hiruhilekoa. Aurkezpena apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da urte naturaleko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoengatik, hurrenez hurren.  Urteko laugarren hiruhilekoan, aurkezpena hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.
  • Hilekoa. 6.010.121,04 euro baino eragiketa bolumen handiagoa dutenek aurkeztu beharrekoa.  Aitorpena egin eta hurrengo hileko lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu beharko da, abendukoa izan ezik, hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo baita. Salbuespen gisa, uztaileko aitorpenaren aurkezpena eta, hala bada, hari dagokion zenbatekoaren ordainketa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango dira. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.

165/2004 Foru Agindua, otsailaren 25ekoa, aitorpen-likidazio batzuk bide telematikoz aurkezteko prozedura erregulatzen duena. (PDF)

1083/1999 Foru Agindua, abenduaren 31koa, 123, 193, 124 eta 194 ereduak onartzen dituena.

137/2007 Foru Dekretua Foru Dekretua, abenduaren 18koa, zeinaren bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen baita eta Zerga Administrazioari informazioa emateko betebeharrak garatzen dituen 1999ko abenduaren 21eko 117/99 Foru Dekretua aldatzen baita. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

193 Errentengatik eta kapital higikorraren etekinengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)