Egoitza ziurtagiria

Autolikidazioa egitean barne araudian aurreikusten diren salbuespenak aplikatzen badira zergadunaren egoitza kontuan hartu delako, ereduari tokian tokiko agintari fiskalek luzatutako egoitza ziurtagiria erantsiko zaio.

Autolikidazioa egitean Espainiak sinatu duen eta ezarpen bikoitza saihestea helburu duen hitzarmen bat aplikatzen bada, ereduari tokian tokiko agintari fiskalek luzatutako egoitza ziurtagiria erantsiko zaio, eta bertan espresuki adierazi beharko da zergaduna Hitzarmenean definitutako zentzuan dela egoiliarra.

Egoitza ziurtagiri horiek urtebeteko balioa dute ematen diren egunetik aurrera.