320 BEZaren hileko aitorpen-likidazioa. Enpresa Handiak

Nork aurkeztu behar du?

Aurreko ekitaldian 6.010.212,04 euro baino gehiagoko eragiketa bolumena (PDF) izan duten eta Esportatzaile eta hileko itzulketen erregistroan izena emanda ez dauden zergadunak.

Gipuzkoan eta Gipuzkoatik kanpo jarduten diren eta aurreko urtean 10 milioi euro baino gehiagoko eragiketa bolumena izan duten enpresari edo profesionalek Gipuzkoako Foru Aldundian Gipuzkoan egindako eragiketa bolumenaren proportzioan tributatuko dute.

Zer aitortzen da?

Aurreko hilean egindako eragiketak aitortzen dira. Abenduan ez da 320 eredua aurkeztuko, izan ere horri erreferentzia egiten dioten eragiketak urteko 390 ereduan aitortzen baitira.

Aurkezteko modalitateak

Internet bidez: 2017ko ekitalditik ZergaBidea plataformako laguntza programa erabiliz, edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Eta 2016 eta aurreko ekitaldietarako Gipuzkoatarian sartuz, bertan dagoen formularioa betez edo laguntza programa zaharrarekin lortzen den fitxategia igoz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.

-BERRIA -  2021eko maiatzaren 5etik aurrera,  BIH bidez emandako datuekin bete ahal izango da ZergaBidea plataforma bidez.

Aurkezteko lekuak

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

Hilekoa. Otsailetik abendura bitarteko hilabeteen lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da. Uztailekoa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango da.

Ereduak

Eredu hauek bide telematikoz aurkeztuko dira.

  • 320 eredua (PDF) 2021eko uztailaren 1etik aurrera erabilgarria
  • 320 eredua (PDF) 2015eko urtarrilaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarteko zergaldietan erabilgarria.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 (webgunera joan) Legera egokitzen duena (PDF)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) - 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

421/2021 Foru Agindua, uztailaren 20koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 320, 322 eta 330 ereduak onartu eta fakturazio erregistroen hornidura elektronikorako zehaztapen teknikoak alda tzen dituena. (PDF)

47/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak alda tzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

  • Aitorpena aurkeztu egin beharko da dagokion zergaldian kuotarik jasan edo jasanarazi ez bada ere, Jarduerarik gabe laukian X batekin adieraziz.
  • Esportatzaileen eta bestelako operadore ekonomikoen Erregistroan izena emandako zergadunek 330 eredua aurkeztuko dute.
  • Eragiketen bolumena BEZari buruzko 102/92 Foru Dekretuaren, abenduaren 29koaren, 121. artikuluan erregulatzen da.

Lotutako zergak (ereduak)

390 BEZaren urteko aitorpen-likidazioa

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena

349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa

036 Zentsu aitorpena

840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jardueren aitorpena

841 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jarduerari zeharka atxikita dagoen lokalaren aitorpena