Modalitatea papera

503 eredua (Zerga Bereziei lotutako produktuen agiri laguntzaile erraztua). ·3 ale ditu, 1etik 3ra zenbakituak:

             1. alea: hornitzailearena
             2.alea: hartzailearena.
            
3.alea: hornitzaileari itzuli beharrekoa.

Agiri laguntzaile erraztuak bi motakoak izan daitezke: Agiri laguntzaile erraztua izan daiteke:

  • Administratiboa (503 eredua), 3.649/1992 Erregelamenduaren (EEE) eranskinak onartutako eraduari lotua.
  • Merkataritzakoa: Merkataritza agiriak agiri administratiboaren formato bera ez duenean merkataritzako agiria delako (faktura, emate oharra eta abar), agiri administratiboak jaso beharreko informazio elementu berak jaso beharko ditu gutxienez. Informazio elementu horietako bakoitza agiri administratiboaren lauki bakoitzarekin bat etorriko den zenbaki batez identifikatu behar da. Merkataritza agiriak honako aipamen hau jasoko du garbi-garbi: ?Agiri laguntzaile erraztua, zerga kontrolerako (Zerga Bereziak)?.

Agiri laguntzailearen 2. eta 3 aleak harrera lekuari dagokion kudeaketa bulegoan aurkeztu behar dira derrigorrez. Era berean, agiri horren kopia bat ere aurkeztu behar da , harrera data eta lekua adieraziz eta harrera ziurtagiria sinatu ondoren. Agiri horrek hartzailearen adostasuna jasoko du edo, bestela, desadostasuna, agirian azaltzen diren eta benetan jasotako produktuen arteko aldeak, bai kalitatez bai produktu motaz adieraziz.