503 Zerga Bereziei lotutako produktuen agiri laguntzaile erraztua

Nork aurkeztu behar du?

Batasunaren gainerako lurralde eremutik, bidalketa bermatuen sistemaren bidez jasotako fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen hartzaileek.

Zer aitortzen da?

Zerga Bereziei lotutako produktuak, batasun barruko joan-etorrian, baldin eta ez bada derrigorrezkoa agiri laguntzaile administraboa edo beste zirkulazio albaranen bat erabiltzea.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

Kudeaketa Bulegoan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia).
Fabrikazio Zerga Berezien kudeaketa gaietan eskuduntza duten unitateak hartzen dira Kudeaketa Bulegotzat.

Aurkezteko epea

Astekoa. Merkantzia jaso den astearen hurrengo astean zehar.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau, halaber, Zerga Administrazioko Agentzia Estatalean (Okendo kalea 20, 20004 Donostia) eskura daiteke.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)2005eko ekainaren 10eko Ebazpena, Zerga Administrazioaren Agentzia Estataleko Aduana eta Zerga Berezien Departamentuarena, 2004ko irailaren 16ko ebazpena aldatzen duena, Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuen zirkulazioan erabilitako agiri laguntzaileak betetzeko arauak, zirkulazio agirien eta zerga berezien kudeaketan erabiltzen diren zenbait aitorpen transmisio elektronikoaren sistema eta 511 eredua ezartzen dituena. (BOE, 2005-07-01ekoa) (PDF gaztelaniaz)

2004ko irailaren 16eko Ebazpena, Zerga Administrazioaren Agentzia Estataleko Aduana eta Zerga Berezien Departamentuarena, Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuen zirkulazioan erabilitako agiri laguntzaileak betetzeko arauak, zirkulazio agirien eta zerga berezien kudeaketan erabiltzen diren zenbait aitorpen transmisio elektronikoaren sistema eta 511 eredua ezartzen dituena. (BOE, 2004-10-11koa) (PDF gaztelaniaz)

Europar Batzordearen 3.649/1992 Erregelamendua, 1992ko abenduaren 17koa, Zerga Bereziei lotutako produktuen agiri laguntzaile erraztuari buruzkoa, Batasunaren barruko zirkulazioan, produktu horiek abiapuntuko estatu kidean kontsumitzeko direnean (PDF gaztelaniaz).

Informazio interesgarria

  • 503 eredua Gipuzkoako Kudeaketa Bulegoan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia) aurkeztuko da merkantzien harrera lekua Gipuzkoako lurralde historikoan dagoenean.
  • Erabat desnaturalizatutako alkohol bidalketak direnean, agiri laguntzaile erraztuak batasun barruko lurraldean behar bezala identifikatutako pertsona fisiko nahiz juridiko orok egin ditzake eta baita alkohol fabrika edo gordailu fiskaletako titularrek ere.