511 Bideko salmenten prozeduran tasa murriztuarekin bidalitako produktuen emate orrien hileko zerrenda

Nork aurkeztu behar du?

Eredu hau bideko salmenten prozedura erabiliz fabrikatik, gordailu fiskaletik, edo biltegi fiskaletik produktuak igortzen dituztenek aurkeztu behar dute, betiere zerga tasa murriztua sortu bada edo salbuespena aplikatu bazaio.

Zer aitortzen da?

Fabriketatik, gordailu fiskaletatik edo biltegi fiskaletatik bideko salmenten prozeduraren bidez, aurreko hilean bidalitako produktuen emate orrien zerrenda, produktu horiek zerga bereziei lotuak badira eta zerga murriztua sortarazi badute edo salbuespen bat aplikatu bazaie.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekua

  • Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

Hilekoa. Informazioa egin den hilabetearen hurrengo hilaren lehendabiziko 5 lanegunen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)

1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)


Informazio interesgarria

Aitortzen den hilabetean tasa murriztu bat edo salbuespen bat aplikatu zaien produktuak bideko salmenten prozeduraren bidez eman direnean bakarrik aurkeztuko da.