671 Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga. Dohaintzak

Nork aurkeztu behar du?

Dohaintza bat eta bestelako “inter vivos” (negozio juridikoaren bi alderdiak bizirik daudenean) doako eskualdaketak jasotzen dituzten pertsonak dira zerga honen subjektu pasiboak eta 671 eredua aurkeztu beharko dute.

Zer aitortzen da?

Ondasunak eta eskubideak eskuratzea, dohaintzaz edo dohain eta “inter vivos” egindako beste edozein negozio juridikoren bidez. Dohaintza-emailearen ahaidetasun mailaren arabera eta gertakari ezargarria zein urtetan gertatu denaren arabera, oinarri ezargarriaren salbuespen eta murrizpenak atxiki ahal izango zara.

Irizpide hori berari jarraiki (ahaidetasun maila), ordaindu beharreko kuota 3/1990 Foru Arauan ezarritako eskalaren arabera kalkulatuko da.

Aurkezteko modalitateak

Paperean: 671 inprimakia betez eta aurkeztuz.

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

  • Epea hogeita hamar lanegunekoa izango da, dohaintza edo “inter vivos” doako negozio juridikoa egin ondorengotik kontatzen hasita.

Likidazioa positiboa izango balitz, dagokion zenbatekoa Finantza entitate laguntzaileetan sartuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau, halaber, Gipuzkoako estanko baimenduetan ere eskura daiteke.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Higiezinen balorazioa. 2001-12-31 arte (EXE)

Araudia

361/2013 Foru Agindua, apirilaren 15ekoa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko erabiliko diren 670, 671 eta 672 eredu berriak onartzen dituena (PDF)

940/1997 Foru Agindua, azaroaren 24koa, abenduaren 14ko 892/1994 Foru Agindua aldatzekoa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioko 670, 671 eta 672 ereduak onartzen dituena (PDF)

1.002/1999 Foru Agindua, abenduaren 3koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren 670, 671 eta 672 ereduak eurotan onartzen dituena (PDF)

1.218/2001 Foru Agindua, abenduaren 3koa, euroa diru sistema nazionalaren moneta bakar gisa sartzen zenetik aurrera erabili beharreko zerga ereduak finkatzen dituena. (PDF)

3/1990 Foru Araua, urtarrilaren 11koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

42/2012 Foru Dekretua, urriaren 22koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

Informazio interesgarria

Agiri bat prestatu dugu, hiru dohaintza mota hauek egin ahal izateko: ibilgailu motordunen dohaintza  (PDF); diruaren dohaintza (PDF); eta aseguru kontratuen dohaintza (PDF), asken kasu horretan baldin eta, onuraduna aseguruaren kontratatzailea ez izanik, aseguratua bizirik badago. Agiria aukerakoa da, eta ez da nahitaez erabili behar.

Bestalde, Administrazioak eskualdatutako ondasun eta baloreen balioa egiaztatu ahal izango du.

Usufruktuaren iraungitzearentzat eredu pribatu bat dago (PDF).