582 Hidrokarburoen gaineko zerga - Aitorpen-likidazioa (berigorleak)

Nork aurkeztu behar du?

Estatuko tasa berezi batean kargatutako hidrokarburoren gaineko zergari lotutako produktuak beste autonomi erkidego batera edo gahiagora, edo beste foru lurralde batera edo gahiagora berriro igortzen dituenak.

Zer aitortzen da?

Hilero egindako eragiketak.

Aurkezteko modalitateak
Paperean: 582 inprimakia bete eta aurkeztuz.
Internet: 2017ko ekitalditik ZergaBidea plataforma erabiliz, eta 2016ko eta aurreko ekitaldira arte Gipuzkoatarian sartuz, 582 imprimakia bidaliz.  

Aurkezteko lekuak

• Positiboak eta ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileetan.
• Negatiboak (emaitza 0 denean): Finantza entitate laguntzaileetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

• Hiruhilero.Sortzapenak gertatu diren hiruhilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.
582 eredua (PDF)

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.
Fabrikazio Zerga Bereziak (ZZBB). Eredu hauek 553_554_555_557_558_560_561_562_563_564_566_570_580_581_582 (EXE)

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)
131/2013 Foru Agindua, otsailaren 7koa, zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituen otsailaren 16ko 113/2009 Foru Agindua aldatzen duena.

Informazio interesgarria

• Likidatzen den epealdian fabrikazio zerga bereziei atxikitako produktuen izakinik eta mugimendurik izan ez bada ez da beharrezkoa izango likidazio-aitorpenik aurkeztea.
• Hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia sortzapenaren momentuan indarrean dauden zerga tasen arabera exijituko da.

Lotutako zergak (ereduak)

512 Eredua Hidrokarburoen gaineko Zerga. 2. tarifako produktuen hartzaileen urteko zerrenda