Paperean

Inprimakia

60S eredua eskura daukazu, PDF formatuan. Behin inprimatuta balio du Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren likidazioa aurkezteko. Eredu hau, halaber, estanko baimenduetan eskura daiteke.
 

Aurkezteko lekua

Prozedura

  • Aitorpena positiboa bada, aitorpen-likidazioa aurkeztu aurretik bidezko kuota ordaindu behar da Finantza entitate laguntzaileetan.
  • 60S inprimakia bete eta entregatu.
  • Aitorpen-likidazioa zergaren subjektu pasiboak sinatu behar du derrigorrez; edo Foru Ogasunean aurkezten duen pertsonak, bestela.
  • Administrazioak jatorrizko agiria eta 60S eredua zigilatu ondoren, interesatuarentzako eta Erregistrorako aleak aurkezleari itzuliko dizkio. Agiri hori, Zergaren aitorpena egin eta ordaindu denaren frogagiri gisa erabili ahal izango da.

Aurkeztu behar diren agiriak

Zergapeko egintza edo kontratuaren (sozietatea eratu, desegin, eta abar) jatorrizko agiria eta kopia bat.

Informazio interesgarria

  • Aitorpen-likidazioa, subjektu pasiboa ez den beste norbaitek aurkez dezake. Horrelakoetan ulertuko da likidazioa aurkezten duen pertsonak subjektu pasiboaren aginduz diharduela
  • Ordaintzeko obligaziodun edota eskualdatzaile bat baino gehiago daudenean 60S ereduaren eranskina ere aurkeztu behar da.