Euskarri magnetikoa

Etiketa

Euskarri magnetikoak etiketa bat eraman beharko du itsatsita kanpoaldean, eta bertan datu hauek adieraziko dira hurrenkera honetan:

a) Ekitaldia

b) Aurkezpen eredua: 611

c) Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ)

d) Aitortzailearen sozietate izena.

e) Aitortzailearen helbidea, udalerria eta posta kodea

f) Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena

g) Pertsona horren telefonoa eta luzapena

Artxiboak euskarri magnetiko bat baino gehiago badu, guztiek sekuentzialki enumeratutako etiketa bana eramango dute era honetara: 1/n, 2/n, etab..., eta “n” hori euskarri kopurua izango da. Bigarren eta hurrengo bolumenen etiketan aski izango da a), b), c) eta d) letretan adierazitako datuak jartzea.

Euskarrietako datuak egiaztatzea

Euskarrien diseinua 951/2006 Foru Aginduak III. eranskinean zehaztutakoaren araberakoa ez denean edo haietan jasotako informazioa ezin denean eskuratu, aitortzaileari eskatuko zaio 10 eguneko epean akatsak zuzendu ditzan.

Behin epe hori igarota akatsak zuzendu gabe, aitorpen informatiboa ez aurkeztutzat hartuko da, ondorio guztietarako. Azken horren berri emango zaio zergapekoari.

Segurtasun arrazoiak direla-eta, euskarri magnetikoa eskatzen denean baino ez da itzuliko. Horrelakoetan, edukia ezabatu ondoren itzuliko dira, dela horiek, dela antzeko batzuk.