714 Autolikidazioa kalkulatzea

Eskema

Oinarri ezargarria Ondasun eta eskubideak - Zorrak
Oinarri likidagarria Oinarri ezargarria - murrizpena (700.000 euro)
Kuota osoa Oinarri likidagarria x Tarifa
Kuota diferentziala Kuota osoa - Kenkaria atzerrian ordaindutako zergangatik

Nola kalkulatzen da oinarri ezargarria?

Oinarri ezargarria kalkulatzeko, zergadunak urte bukaeran dituen ondasun eta eskubide guztien balioari kitatzeke dauden zorren balioa kendu behar zaio. Balioak, zerga honen erregelen arabera kalkulatuko dira.

Nola kalkulatzen da oinarri likidagarria?

Obligazio pertsonalaren kasuan, oinarri likidagarria izango da oinarri ezargarrian minimo salbuetsiaren kontzeptuan 700.000 euroko murrizpen bat egitearen emaitza.

Obligazio errealaren kasuan, aldiz, oinarri likidagarria oinarri ezargarriarekin bat etorriko da. Dena den, aurreko apartatuan aipatutako minimo salbuetsia zerga ordaintzeko obligazio erreala duten zergadunei aplikatuko zaie, betiere beren aberastasun osoa, ondare elementuak zer lurraldetan dauden kontuan hartu gabe, 700.000 eurotik beherakoa dela frogatzen badute eta egoiliarrak ez badira indarrean dagoen araudian paradisu fiskaltzat hartuta dauden edo Espainiako Erresumarekin informazio trukerako akordiorik ez duten herrialdeetan.

Nola kalkulatzen da kuota osoa?

Kuota osoa kalkulatzeko, ondoko eskala aplikatu behar zaio oinarri likidagarriari:

Oinarri likidagarria (euro arte)  Kuota osoa (euro) Oinarri likidagarriaren gainerakoa (euro arte) Tasa aplikagarria (%)
0 0 500.000 0,25
500.000 1.250 1.000.000 0,60
1.500.000 7.250 1.600.000 1,00
3.100.000 23.250 3.200.000 1,30
6.300.000 64.850 Hortik aurrera 1,50

Nola kalkulatzen da kuota likidoa?

Kuota diferentziala = Kuota osoa – Kenkaria atzerrian ordaindutako zergengatik

Kuota likidoa inoiz ezin da negatiboa izan.

Obligazio errealagatik ateratzen den kuota likidoa inoiz ezin izango da handiagoa izan zergaduna bere aberastasun osoari dagokionez obligazio pertsonalarengatik zergari lotuta egongo balitz aterako litzatekeen kuota likidoa baino.

Kenkaria atzerrian ordaindutako zergengatik

Zergak ordaintzeko obligazio pertsonala dagoenean, zergaren kuotatik ondorengo bi zenbatekoen artean txikiena kenduko da, ondasunak lurralde espainiarretik kanpo egoteagatik edo eskubideak handik kanpo erabiltzeagatik:

Zergan konputatutako ondare elementuen gainean, atzerrian benetan ordaindu den zenbatekoa, karga pertsonal modura.

Atzerrian zergapetutako oinarri likidagarriaren zatiari Zergaren batez besteko tasa aplikatzetik ateratzen den emaitza:

Batez besteko tasa efektiboa = (Kuota osoa / oinarri likidagarria) x 100

 

Hobeto ulertzeko, begira ezazu kalkulua egiteko adibidea (PDF)