SDH Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergaren itzulketa eskaera

Nork aurkez dezake?

Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga Gipuzkoan jasan dutenei (zergapetutako produktuen amaierako kontsumitzaile direnei) baino, ez dagokie eredu normalizatu hau erabiltzea okerreko diru-sarren itzulketa eskatzeko.

Aurkezlea ez baldin bada itzulketa eskatzen duena eta ordezkarien erroldan ez badago erregistratuta eskatzailea ordezkatzeko, erantsi beharko du eskatzaileak emandako ordezkaritzako ahalordea

Eredu normalizatua erabiltzeak adierazten du interesdunaren itzulketa eskaerak justifikazioa aurkitzen duela Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2014ko otsailaren 27an emandako sententzian.

Zer eskatzen da?

Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergarengatik jasandako kuotak.

Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga 2012/12/31n indargabetu zenez, ez da itzulketarik izango 2013an egindako hornidurengatik. Orobat, ez da zergarik itzuliko zergaldiak 2010a baino lehenagokoak badira (preskribatuta daude), non eta eskatzaileak ez duen preskripzioaren etena frogatzen.

Aurkezteko modalitateak

Eredu hau aurkezteak ez du eskatzailea salbuesten zerrendaren oinarri diren fakturak aurkezteko obligaziotik. Fakturak erantsi daitezke interneten bidez egindako bidalketara, edo aurkez daitezke euskarri fisikoan, organo eskudunaren aurrean, bertan eskaeraren erreferentzia zenbakia adierazita, behin eskaera onartutakoan.

Aurkezteko lekuak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua, 2, 20018 Donostia). Zerga bulegoetan ere aurkez daiteke.

Inprimakiak

PDF artxibo hau inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

OHARRA: Itzulitako ZHTSZ gastu kengarri moduan sartu bada eskatzailearen sozietate edo errentaren gaineko zergetan, onartutako itzulketen zenbatekoak sarrera moduan egotzi behar dira itzulketa eskubidea onartu den ekitaldian, sozietateen edo PFEZaren zerga oinarrian.

Lotutako zerga (eredua)

569 Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zerga