SGA Nekazaritzan eta abeltzaintzan gasolio erosketak direla-eta jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren itzulketa

Nork aurkez dezake?

38/1992 Legea,  abenduaren 28koa, Zerga Bereziei buruzkoa, 52 ter Bi artikuluan jasotako nekazari, abeltzain, barazki ekoizle eta basoginek aurkez dezakete.

Zer eskatzen da?

38/1992 Legean 52 ter Bat artikuluan aurreikusita, aurreko epealdian gasolio hobaritua erosteagatik jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren itzulketa eskatzen da.

Aurkezteko modalitateak 

Aurkezteko lekuak 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapenerako Departamentuko eskualdeko nekazaritza bulegoetan egin eta aurkeztuko dira. Gipuzkoako Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga bulegoetan ere aurkez daitezke, orriak bete ondoren.

Aurkezteko epea

Gasolio erosketak egin diren urtea amaitu ondorengo urteko maiatzean.

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)

274/2010 Foru Agindua, martxoaren 25ekoa, nekazaritzan eta abeltzaintzan gasolio erosketak direla-eta jasandako Hidrokarburoen gaineko Zerga itzultzeko prozedura ezartzen duena. (PDF)