SGP Gasolio profesionalaren erroldan izena emateko eskaera orria
Nork aurkeztu behar du?
Zerga Bereziei buruzko uztailaren 26ko 4/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 52 bis artikuluan aipatzen diren ibilgailuen titularrek, baldin eta beren ibilgailu baimenduetan erregai gisa erabilitako erabilera orokorreko gasolioaren itzulketa jaso nahi badute.
Zer aitortzen da?
Aplikaziozko zerga araudian jasotako datuak aitortzen dira.
Aurkezteko modalitateak eta lekuak
- Internet-bidez: ZergaBidea plataformatik, SGP inprimakia bete eta bidaliz.
- Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.
Aurkezteko epea
Erroldan agertu nahi duenean aurkeztuko da.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio.
- SGP eredua (PDF)
Araudia
4/2023 Foru Dekretu Arauemalilea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziei buruzkoa (PDF).
1/2007 Foru Dekretu Araua, urtarrilaren 9koa, Gipuzkoako zerga araudia 10/2006 Errege Dekretu Legearen eta lurralde erkidean onartutako 36/2006 eta 42/2006 Legeetan jasotako xedapenetara egokitzen duena.
154/2023 Foru Agindua, apirilaren 5ekoa, gasolio profesionalaren kontsumoagatik jasandako hidrokarburoen gaineko zerga zati batean itzultzeko prozedura ezartzen duena, eta nekazaritzan eta abeltzaintzan gasolio erosketak direla-eta jasandako hidrokarburoen gaineko zerga itzultzeko prozedura ezartzen duen martxoaren 25eko 274/2010 Foru Agindua aldatzen duena.
Internet bidezko zerbitzu eta tramiteak
Internet bidez alta emateko, beharrezkoa da baimendutako nortasunaren ziurtagiriren bat izatea (BakQ, ziurtagiri digitala…).