2021eko lehen hiruhilekoan Gipuzkoako enpresen salmentak %6,4 igo dira

Martxoko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2021eko lehen hiruhileko honetan Gipuzkoako enpresen salmenta osoak %6,4 handitu dira, 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Esportazioen hazkundea (+%9,3) barruko salmenten bikoitza izan da ia (+%4,9).

Salmenta metatuen bilakaera positibo hori martxoko igoeraren (+%20,3) ondorioa da batez ere. Eta hemen gogoratu behar da, konparazioa 2020ko martxoarekiko ari dela egiten; hilabete horretan egin zela alarma egoera adierazpena, eta, bigarren hamabostalditik aurrera, ekonomian funtsezkoak ez diren jarduera guztiak gelditu zirela. Orain, ia kasu askotan, alderatzen ari dira 2020ko hilabete erdia eta 2021eko hilabete osoa.

Bilakaera hori erlatibizatzeko helburuarekin, analisi homogeneoagoa egiten bada eta 2021eko datuak 2019koekin alderatzen badira, ikusiko dugu lehen hiruhilekoko metatuan salmenta guztiak %1,3 baino ez direla jaitsi. Hau da, pandemia aldi honetan, ia-ia, urte normal bateko salmenta maila lortu da.

Lan-merkatuan, 2021eko martxoan, %2,6 jaitsi da lan etekinen jasotzaileen kopurua, eta urteko metatuan, berriz, jaitsiera %3,0koa da. Martxoan, ordaindutako soldatak %3,1 igo dira 2020ko hil beraren aldean, baina urteko metatuan jaitsiera %0,1 baino ez da izan.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2021eko martxoa (pdf)