BIH - 1/2021 Foru Agindua

1/2021 Foru Agindua, azaroaren 7ko 467/2017 Foru Agindua, BIHren zehaztapen tekniko eta arauemaileak ezartzen dituena

Argitara eman da, 1/2021 Foru Agindua, urtarrilaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita azaroaren 7ko 467/2017 Foru Agindua, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez nola eraman garatzen duten zehaztapen tekniko eta arauemaileak ezartzen dituena.

Batasun barruko eragiketa jakin batzuen liburuan jaso beharreko eragiketei buruzko informazio hornidurak kontsignako eragiketei buruzkoak badira eta horiek igortzeko epe arrunta 2021eko otsailaren 28a baino lehen amaitzen bada, 2021eko martxoaren 4ra arte bidali ahal izango dira. -BIH-

Informazio gehiago:

Agiri erantsia