COVID-19ren ondorioz hartutako neurri elektronikoei buruz onartutako araudia

Bi foru-agindu argitaratu dira, batetik, ezohiko ordezkaritza berriak arautzen dituztenak, eta, bestetik, gako operatiboen indarraldia luzatzea arautzen dutenak.

Informazio gehiago:

  • 137/2020 Foru Agindua (PDF), apirilaren 3koa, pertsona fisikoei Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga-arloko ordezkaritza-erroldan ordezkaritza berriak inskribatzeko aukera ematen dien ezohiko sistema bat arautzen duena, COVID-19k sortutako salbuespenezko egoerak dirauen bitartean.
  • 139/2020 Foru Agindua (PDF), apirilaren 8koa, 2020ko uztailaren 29ra arte luzatzen duena 2020ko martxoaren 14tik uztailaren 29ra (biak barne) iraungi diren gako operatiboen indarraldia.
  • Covid-19 Koronabirusari buruzko informazioa