Errenta kanpaina: 2023an euskara 100.000 zergadunen hizkuntza aukera izatea bilatzen da

Gipuzkoako Foru Ogasunak zergadunei gonbita luzatzen die errenta aitorpena euskaraz aurkeztu eta Zerga Administrazioarekiko harremanetan euskararen aldeko hautua egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak nahi du departamentuarekiko harreman hizkuntza euskara aukeratzen duten zergadunak 100.000 izatera iristea.

Gizarteak, instituzio publikoek eta pertsonek urtetan egindako ahaleginaren ondorioz, 2016an Gipuzkoan 16 edo urte gehiago duten biztanleetatik 306.000 inguru euskaldunak ziren (% 50,6). Hizkuntza berdintasunaren aldeko ahalegin horren ondorio gisa, gaur egun Gipuzkoan 78.000 herritar inguruk dagoeneko aukeratua dute euskara Ogasunarekin duten harremanetarako hizkuntza moduan. Horretarako, hizkuntza hautua egiteko hainbat bide daude: errenta aitorpenaren kanpaina (autolikidazio proposamenen zerbitzua, Zergabidea web plataforma edo gestoria), edo, bestela, 030 ereduaren aurkezpena.