Onartu egiten dira erasokor gerta daitekeen planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismoez informatzeko beharrari buruzko ereduak eta komunikazioak (DAC6).

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman dira, alde batetik, 281/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baitira 234, 235 eta 236 ereduak, eta, beste aldetik, 289/2021 Foru agindua, aitortu beharra dakarten planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismoetan esku hartzen eta parte hartzen dutenen arteko komunikazio ereduak onesten dituena.

Aipatutako araudiak 4/2021 Foru Dekretuak, otsailaren 23koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzekoak ezartzen dituen ereduak eta komunikazioak onartzen ditu.

Batasuneko arau horrek ezartzen du bitartekari fiskalek nazioartean gertatzen diren eta plangintza fiskal erasokortzat har daitezkeen eragiketak aitortzeko betebeharra dutela.

281/20201 Foru agindu honen xedea da dagozkion aitorpen ereduak onestea, bai eta ereduok aurkezteko modua eta epeak definitzea ere, eta, horretaz gainera, gainerako datu garrantzitsuak onartzea, betiere planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismoei buruzko informazio betebehar hauek betetze ko: 

  • 234 eredua. Planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen informazio aitorpena-

  • 235 eredua. Mugaz gaindiko mekanismo merkaturagarri jakin batzuk eguneratzeari buruzko informazio aitorpena

  • 236 eredua. Planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen erabilerari buruzko informazio aitorpena

289/2021 Foru Aginduak aitortu beharra dakarten planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismoetan esku hartzen eta parte hartzen dutenen arteko komunikazio ereduak onesten ditu, bitartekariak ez daudenean behartuta  mugaz gaindiko mekanismoen aitorpena aurkeztera. Horrela, hiru komunikazio ereduak onartzen dira.

  • Sekretu profesionala gorde beharragatik, planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismoei buruz informatzeko obligaziotik salbuetsitako bitartekariaren komunikazio eredua.

  • Bitartekariak planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen informazio aitorpena aurkeztu duela eta horrek gainerako bitartekariak aurkezpenetik salbuesten dituela komunikatzeko eredua 

  • Zergapeko interesdunak planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen informazio aitorpena aurkeztu duela eta horrek beste zergapeko interesdunak aurkezpenetik salbuesten dituela komunikatzeko eredua.

Komunikazio ereduak eskuragarri daude ZergaBidean, idazkien atalean.