TicketBAI euskaraz

Fakturak euskaraz jaulkitzeko tresnak

Euskararen Erabilera Normalizatzeko 10/1982 Legeak ezartzen du euskal herritar guztiek dutela bizitza sozialeko esparru guztietan euskaraz hitz egiteko eskubidea.

Horregatik oso garrantzitsutzat jotzen dugu TicketBAI softwarearen erregistroan inskribatzen diren programak egokituta egotea, bezeroak jasoko duen tiketa edo faktura euskaraz egon dadin. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezko laguntza eskaintzen die TicketBAI software garatzaileei, bai eta zabalkunde lana egiten ari diren erakundeei ere; horretarako, sistemak sortzen duen fakturaren txantiloiaren edukiak bi hizkuntza ofizialetan ematen ditu.

Informazio gehiago: