Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergak kargatutako jarduerak

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergak kargatutako jardueratzat hartzen dira ondoko hauek: enpresakoak, abeltzaintzakoak (berezko izaera dutenean), merkataritzakoak eta zerbitzuetakoak.

Ustialekutik kanpoko bazka eta pentsuak elikagai nagusi dituzten abelburuen ustiapen multzoa izango da abeltzaintza independentea.

Jarduera batean, ondasun edo zerbitzuen ekoizpen edo banaketan parte hartzeko xedez, norbere kabuz ekoizpen eta giza baliabideak antolatzen badira, jarduera hori enpresa, lanbide edo arte izaerakoa dela iritziko da.

Kargatutako jardueren edukia 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen, apirilaren 20koaren, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren testu bateratua onartzen duenaren 1. eranskinean erregulatutako Zergaren tarifetan definituko da.