840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: Jardueren aitorpena
Nork aurkeztu behar du?
Zergen Foru Arau Orokorreko 35. artikuluak erreferentzia egiten dien eta Zerga honek kargatutako jardueraren bat egiten duten pertsona fisiko edo juridiko eta erakundeak
Zer aitortzen da?
- Jarduera ekonomikoaren alta.
- Jarduera ekonomikoen zerga elementuen aldaketa.
- Jarduera ekonomikoaren baja.
Aurkezteko lekua
Aitorpen modalitatearen arabera aurkezteko lekuak honakoak dira:
Alta aitorpena:
Baja eta aldaketa aitorpenak:
- Herritarren Arretarako Bulegoetan
- Dagokion Udaletxean.
Aurkezteko modalitateak
- Paperean: Aukeran Zerga administrazioarekiko harremanak bitarteko elektronikoz egitera behartuta ez dauden pertsona eta entitateentzako:
Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua edo Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratutako inprimakia entregatuz.
- Internetez: Eredua Zergabideatik osatu eta bidaliz.
Aurkezteko epea
- Alta aitorpenak: jarduera hasi aurreko lehen hamar egunen barruan aurkeztuko dira.
- Baja eta aldaketa aitorpenak: jardueraren aldaketa edo etetea gertatu zen datatik hilabeteko epean aurkeztuko dira.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. Eredu hau, halaber, Gipuzkoako estanko baimenduetan ere eskura daiteke.
Araudia
1019/2012 Foru Agindua, azaroaren 15ekoa, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 840 eredu berria onartzen duena.
Informazio interesgarria
- Salbuespenak edo hobariak emateko eskaerak Udaletan edo Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztuko dira.
- Salbuespen edo hobariek emakida eskatu den zergalditik izango dute eragina.
- Maiz egiten diren galderak (PDF)