Alta aitorpenak

JEZaren zergadunak behartuta daude alta aitorpena aurkeztera ordaindu behar duten gutxieneko udal kuota edo kuota probintzial edo estatal berezi bakoitzeko, kontuan hartu gabe salbuespen eskubidea aitortzen zaien edo ez.

Betebehar horretatik salbuetsita geratzen dira:

  • Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Udal Erakundeak.
  • Gizarte Segurantza eta gizarte aurreikuspeneko Mutualitateen erakunde kudeatzaileak.
  • Nazioarteko itun edo hitzarmenen indarrez salbuespena aplikagarri zaien subjektu pasiboak.

Altako aitorpenetan jasota utzi behar dira jarduera sailkatzeko eta kuotak kalkulatzeko behar diren zerga arloko elementu guztiak. Gainera, bidezkoa bada, espresuki adierazi beharko da, haien talde edo epigrafeei dagozkien oharretara bilduta dagoela.

Udal kuotagatik tributatu eta jardueran zuzenean jarduten ez den lokalak daudenean, artikulu honek erreferentzia egiten dion aitorpenaz gain aipatu lokal bakoitzeko aitorpen bat aurkeztu beharko da, nahiz eta, kasu honetan, ondorengo likidazioaren ondorioetarako azalera elementu tributarioa bakarrik hartuko den kontuan.