Europar Batasunean tabako laboreak jasotzeko baldintza bereziak

Europar Batasuneko beste estatuetatik datozen tabako laboreak jasotzea banaketaren alorrean indarrean dagoen araudian jarritako baldintzak kasu guztietan betetzen dituzten ondorengo hauetara mugatuko da:

  • Gordailuzain baimenduak: fabrika  edo zerga gordailu baten (Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak biltegiratu, jaso, igorri eta, hala badagokio, etendura erregimenean alda daitezkeen establezimenduak) titularrak.
  • Operadore erregistratuak: harrera gordailuko titularra (operadore erregistratu baten titularitatepean dagoen establezimendua, non Batasuneko beste estatuetatik Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak ohikotasunez jaso daitezkeen suspentsio erregimenean, aurrez emandako baimenaren arabera eta Erregelamenduz jarritako baldintza eta beharkizunak betez).
  • Erregistratu gabeko operadoreak: batasuneko beste estatu batetik Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuen igorpen jakin bat suspentsio erregimenean jasotzeko aldi baterako baimenduta dagoen pertsona, arauz jasotako baldintzak eta beharkizunak betez.
  • Hartzaile baimenduak: zergaren sortzapena sortu den Batasuneko beste estatu batetik Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuen igorpen jakin bat merkataritza helburuez jasotzeko baimenduta dagoen pertsona, erregelamenduz jasotako baldintzak eta beharkizunak betez.
  • Urrutiko salmenten sistemako hartzaileak.