Zergadunen helbide fiskaletara bidalitako komunikazioa

Katastroan higiezin bakoitzari buruz dauden datuak jasotzen dira zergadunen helbideetara bidalitako komunikazioan. Hauek dira daturik garrantzitsuenak:

  • Ondasun higiezinaren titulartasuna
  • Aldundiak kalkulatutako balio katastrala
  • Udalak aurreikusitako zerga tasa (*)
  • Zerga dela-eta, 2017. urterako aurreikusitako kuota (*), salbuespen, hobari, errekargu edo antzekorik kontuan hartu gabe.

(*) Jaso duzun komunikazioan zerga tasa eta kuota agertzen ez badira, jakin ezazu hori gertatzen dela komunikazioak bidaltzeko unean udalak ez duelako oraindik onartu zein zerga tasa aplikatuko den. Zerga tasak 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen egon behar du onartuta.

komunikazioak deskargatzea

Ondasun higiezin bakoitzaren komunikazioa edo komunikazioak iritsi ez bazaizkizu, zerorrek jaitsi ditzakezu beherago ageri den estekan sartuta.

Horretarako, ezinbestekoa duzu pasahitz operatiboa edo ziurtagiri digitala edukitzea.