Hartzekodunen konkurtsoa: komunikazioak-prozedura orokorra

Konkurtso deklarazioen komunikazioa

Konkurtso deklarazioak komunikatzeko betebeharra

Konkurtso Legearen testu bateginak, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak, bere 253.artikuluan dio hartzekodunen konkursoa deklaratu denean, prozeduran izendatua izan den konkurtso administratzaileak zerga Administrazioari konkurtso deklarazioa komunikatzeko betebeharra izango duela, agerian egon ala ez bere hartzekodun izaera, horretarako zerga Administrazioak bere egoitza elektronikoan eskura jarritako baliabideen bidez.

Hartzekodun konkurtsoa komunikatzeko bidea

Zerga Administrazio honi hartzekodunen konkurtso deklarazioak bere egoitza elektronikoan helburu horrekin sortutako ***inprimaki*** honen  bidez jakinaraziko zaizkio.

Aplikatu beharreko araudia

Konkurtso Legearen testu bateginaren, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, 253. Artikulua.

Beste komunikazioak

Konkurtso prozeduraren baitan hartzekodunei dokumentazioa komunikatzeko betebeharra

Maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Konkurtso Legearen testu bateginak, hainbat artikuluetan aurreikusten du konkurtso prozeduraren baitan sortzen den dokumentazioa (behin behineko txostena- behin betiko testuak-hitzarmen proposamenaren atxikipen emaitza-beste bat) hartzekodunei komunikatua izan behar duela, bai jasota dagoen helbide elektronikora bidalita, bai zuzenbidean onartutako beste edozein bide erabilita.

Prozedura konkurtsalaren baitan sortutako dokumentazioa komunikatzeko bideak

Konkurtso Legearen testu bateginean aurreikusitakoa betez (behin-behineko txostena – behin betiko testuak – hitzarmen-proposamenaren atxikipenen emaitza – beste bat) Gipuzkoako Foru Aldundiari konkurtso-prozedura baten hartzekodun gisa bidali behar zaion dokumentazioa honako bide hauetako bat erabiliz komunikatu ahal izango zaio:

Arau aplikagarria

Lehenengo liburua (1-582 artikuluak), Konkurtso Legearen testu bateginarena, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua.