BEZ eta merkataritza elektronikoa

Gipuzkoako Foru Ogasunak BEZaren eta Merkataritza elektronikoaren atal espezifikoa eskaintzen du bere webgunean, zergadunei informazioa emateko eta dagozkien aitorpen eta autolikidazioen (035 eta 369 ereduak) aurkezpena errazteko asmoz.

2021eko uztailaren 1etik aurrera, “minileihatila bakarra” enpresaria edo profesionala finkatuta ez dagoen estatu kideetan azken kontsumitzaileei emandako zerbitzu guztietara zabalduko da, baita ondasunen urrutiko salmentetara eta ondasunen barne entrega jakin batzuetara ere.  “Mini leihatila bakarra”  "Leihatila bakarra" (One Stop Shop, OSS) izatera pasako da.

Uztailaren 15etik aurrera aurkeztu ahal izango da 035 eredua, OSS BEZarekin (Europar Batasuneko araubidea eta inportazio araubidea) erlazionatutako zentsu egoera aitortzen duena.

Informazio gehiago: